Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2303

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

2022ko urtarrilaren 28an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urtarrilaren 18ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2022. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.

Aginduaren 11.1 artikuluarekin bat eginez, Kulturako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, horrez gain, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo zaie.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urtarrilaren 18ko Aginduari dagozkion dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitara ematea (ebazpenari atxikitako eranskinean dago).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala