Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2022ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2294

438/2022 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 31ko 357/2022 Ebazpenean (357/2002 Ebazpena, martxoaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Ospitalizazioaren Alternatibak Zerbitzuko Unitate Korporatiboko Buru lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa).

357/2022 Ebazpena, martxoaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Ospitalizazioaren Alternatibak Zerbitzuko Unitate Korporatiboko Buru lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo puntuan akats bat antzeman denez, honela zuzendu behar da:

honakoa esaten den lekuan:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea B1/B2 lanbide-taldean.

b) Hiru urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, B1/B2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: Diplomata edo Gradua Medikuntzan.»

honakoa esan behar du:

«a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Hiru urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, A1/A2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: Medikuntzako lizentzia edo gradua.»

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtso bat jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala