Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
2240

IRAGARKIA, «Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Planaren 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2021-2024 aldia» izena duen agiriaren hasierako onespenari buruzkoa.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2022ko apirilaren 28an egindako bileran, hasieran izena duen agiria onetsi zuen «Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Planaren 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2021-2024 aldia». Espedientea jendaurrean jarri da, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Horrela, hilabete bateko epean, iragarkia argitaratu den egunetik aurrera zenbatuta, interesdunek espediente aztertu ahal izateko eta nahi dituzten erreklamazioak, zioen agerpenak edo iradokizunak aurkezteko.

Jendaurrean azaltzeko epea eta zarata-fokuen pertsona edo erakunde titularrei nahiz gaiarekin lotura duten gainerako administrazioen kontsulta epea amaitu ondoren, Kontseilu Nagusiak bidezko behin betiko akordioak hartuko ditu, aurkezturiko erreklamazio eta iradokizunak ebatziz. Bat ere aurkeztuko ez balitz, ordura arte behin-behinekoa izandako akordioa, behin betiko onartutzat hartuko da.

Hasiera onespenaz gaurkotutako Ekintza Plana Bizkaiko Garraio Partzuergoko web orrian www.ctb.eus dago eskuragarri, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean.

Nolanahi ere, aurreko atalean adierazitako behin betiko akordioa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bilbao, 2022ko maiatzaren 12a.

Zuzendari nagusia,

GORKA UGALDE MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala