Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERANGOKO UDALA
2222

IRAGARKIA, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzeari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko.

2022ko maiatzaren 12ko 547. Alkatetzaren Dekretu bidez, honakoa ebatzi da:

Ikusi da Alkatetzaren 2019ko ekainaren 17ko 640/2019 Ebazpenaren bidez, besteak beste, Alkatetza honek Gobernu Batzordeari eskuordetu ziola enplegu publikoaren eskaintza onartzea, Osoko Bilkurak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera.

Urgentziazko eta eraginkortasunezko arrazoiak direla medio, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen epeak betetzeko, beharrezkoa da eskumen hori berreskuratzea, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzeko, Berangoko Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarriari dagokionez.

Aurreko guztiagatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan, eta Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko araudiaren 43., 44., 45., 114. 118., 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera, ebatzi dut:

Lehenengoa.– Eskumenak eskuordetzeari buruzko Alkatetzaren 2019ko ekainaren 17ko ebazpenean xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrak bere gain hartutako eskumena berreskuratzea, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzeari dagokionez, Berangoko Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko xedez. Eskumena berreskuratzeak ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik bertatik, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzearen kaltetan izan gabe.

Bigarrena.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022 Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzea onartzea, eranskineko datuen arabera.

Hirugarrena.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzea argitaratzea. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzari, horren berri izan dezaten.

Informazio hau argitaratzen da, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeari buruzko testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluari dagokionez, eta, halaber, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 22. eta ondorengo artikuluetan eta 20/2021 legearen 2. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Berango, 2022ko maiatzaren 12a.

Alkatea,

ANABEL LANDA GAUBEKA.

ERANSKINA
EGONKORTZE-PROZESUARI LOTUTAKO PLAZAK: 3

Lehiaketa-sistema (20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarriak)

(Ikus .PDF)

Lehiaketa-oposizioa (20/2021 Legearen 2. artikulua)


Azterketa dokumentala