Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2022ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2038

56/2022 DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2023. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 12. artikuluak eta Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzari dagokio 2023. urterako lanegun eta jaiegunen egutegia onartzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.

Hori dela eta, lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (lanegun bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera dago indarrean), Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta eta Lan Harremanen Kontseiluari eta gainerako kontsulta-organoei entzunda, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 3an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako –ordainduak eta berreskuraezinak izango dira– urteko igande guztiak eta ondorengo jaiegunak:

Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.

Apirilaren 6a, Ostegun Santua.

Apirilaren 7a, Ostiral Santua.

Apirilaren 10a, Pazko Astelehena.

Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.

Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna.

Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.

Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

2. artikulua.– 1.– Era berean, lan ondorioetarako, jaieguntzat hartuko dira –ordainduak eta berreskuraezinak izango dira–, bi mila eta hogeita hirugarren urtean, tokiko jaiegun izaera izango duten beste bi egun. Lan eta Enplegu Saileko Lurralde Ordezkariek ezarriko dituzte egun horiek, dagozkien udaletako Udalbatzen proposamenez. Egun horiek berdinak edo ezberdinak izan daitezke Lurralde Historiko bakoitzeko udalerrietan.

2.– Udalek, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte proposamenak dagokien lurralde-ordezkaritzan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari aginpidea ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana