Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2022ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2037

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzarena, zeinaren bidez 2020ko ekainaren 29an hasitako aldi baterako ezintasunaren (ABE) prozesuari buruzko dokumentazioaren inguruko informazioa jakinarazten den.

Saiatu arren, ezin izan zaio interesdunari haren azken helbide ezagunean jakinarazi Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 55. artikuluan (urriaren 2ko BOE, 236. zk.) jasotako jarduketak hasiko direla. Ezinezkoa izan da jakinarazpena egitea Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela eta, 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan egiten da jakinarazpena, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuz.

Horretarako, dei egiten zaio 34.087.606-L NAN zenbakia duen interesdunari (39/2015 Legearen 4. artikulua) edo legezko ordezkariari (39/2015 Legearen 5. artikulua), jarduketen hasieraren jakinarazpen formala egin diezaioten. Hala, interesduna edo ordezkaria erakunde sanitario honetako Langileen Zuzendaritzan agertuko beharko da (Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Ama-haurren eraikina, 2. solairu urdina), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, jarduketa horien berri eman diezaioten eta jakinaren gainean dagoela adieraz dezan.

Agertu ezean, jakinarazpena gauzatutzat joko da ondorio guztietarako, ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 26a.

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala