Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2022ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2028

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen inguruan SE-48-2021-532-VP, SE-48-2021-533-VP, SE-48-2021-555-VP, SE-48-2021-601-VP, SE-48-2021-615-VP, SE-48-2021-643-VP eta SE-48-2021-652-VP zehapen-espedienteetan Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ebazpenen testu osoa eskuragarri duzue Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 28a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala