Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2022ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2025

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuaren ikerketarako etika batzordearen osaera aldatzen duena.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko ikerketarako etika batzordearen osaera aldatzeko eskaera jaso denez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horretako kide gisa honako hauek aldatzea eta berrestea:

Batzordeburua:

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia Klinikoko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko Ataleko burua.

Buruordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea, farmazialari ondokoa, lehen mailako arreta.

Idazkaria:

Amaia Martínez Galarza andrea, Epidemiologia Klinikoko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko erizaina.

Bokalak:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

Mikel Latorre Guisasola jauna, Atalburua. Kalitate Unitatea.

Francisco José Álvarez Díaz jauna, Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.

Fermín Labayen Beraza jauna, ZIUko zerbitzuburua.

Marta Montejo Fernandez andrea, Barakaldo/Sestao ESIko Lehen Mailako Arretako pediatra.

Vanesa Regúlez Campo andrea, erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.

Patricia Zaballa Erica andrea. Familia eta Komunitateko Medikuntza. Lehen mailako arreta.

Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea, Zuzenbidean lizentziatua.

Susana Gonzalez Larragan andrea, Dokumentazioan lizentziatua.

Carlos Elias Azpiazu Maseda jauna, Medikuntzan graduatua eta barne mediku egoiliarra, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatean.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, Osasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritu zen.

Hirugarrena.– Bere osaeran aldaketarik gertatuz gero, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketarako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko.

Laugarrena.– Halaber, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketarako Etika Batzordearen betekizunetan eta baldintzetan gertatzen den edozein aldaketa Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala