Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1976

52/2022 DEKRETUA, apirilaren 26koa, Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia-Ganbian Hazten Elkartea izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia-Ganbian Hazten Elkartea izeneko elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, egiten dituen jarduerak direla-eta (garapenerako lankidetza, hezkuntza-, prestakuntza-, gizarte- eta kultura-jardueraren bidez eraldaketa soziala sustatuz, batez ere Bijilon –Ganbia–).

Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia-Ganbian Hazten Elkartea izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/16803/2012), Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariaren 2012ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez.

Euskadin garatzen ditu bere eginkizunak, garapenerako lankidetza-lanak Ganbian egiten baditu ere, batez ere Bijilon.

Eratu zenetik, Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia-Ganbian Hazten Elkartea izeneko elkarteak beharrezko jarduera guztiak gauzatzen ditu xede nagusia lortze aldera: gizarte-eraldaketa sustatzen duen garapenerako lankidetza, hezkuntza-, prestakuntza-, gizarte- eta kultura-jardueraren bidez, batez ere Bijilon (Ganbia).

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 26ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia-Ganbian Hazten Elkartea izeneko elkartea, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/B/16803/2012 zenbakiarekin.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala