Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1975

970/2022 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Belén Romero-Caballero Agudo andrea Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 2) Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Otsailaren 1eko 97/2019 Ebazpenaren bidez Ana Belen Romero-Caballero Agudo andrea Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 2) Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Belen Romero-Caballero Agudo andrea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 2) Gainbegirale kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko apirilaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko apirilaren 1a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala