Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2022ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1944

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko apirilaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Kultura sailburuordearen 2022ko apirilaren 11ko Ebazpenean (2022ko apirilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 80. zk.), zeinaren bidez, Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion EAEko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak, emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen diren eta haren osaera argitaratzen den. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Horrela, ebazpenaren lehenengo puntuan, non Balorazio Batzordekideak izendatzen diren eta batzorde horren osaera argitaratzen den, batzordekideen atalean,

hau dio:

«Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu, Javier Herrera Lotero, Nerea Obieta Tuduri, Carlos Morán Arostegui eta Jon Paul Arroyo Zudaire (aditu-profesionalak).»

baina hau esan behar du:

«Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu, Javier Herrera Lotero, Nerea Obieta Tuduri (Euskalit - Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioaren izenean), Carlos Morán Arostegui eta Jon Paul Arroyo Zudaire (aztertu beharreko irizpideekin lotutako aditu-profesionalak).»


Azterketa dokumentala