86. zk., 2022ko maiatzaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1922
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021-2023 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2021-2023 aldirako dirulaguntza-deialdiaren 7.10 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran onartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da deialdi horren babesean onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda, eta jasotako zenbatekoak zein diren eta EGIFek finantzaketan parte hartzen duela adieraziko da.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2021ean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, eta jasoko da, halaber, dirulaguntza horiek, osorik edo partez, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen dituela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.