85. zk., 2022ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1889
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Enara Zarrabeitia Bilbao andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Enpresen Antolakuntza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Enara Zarrabeitia Bilbao andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***9253**. Kodea: AGC8L1-D00054-21. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Enpresen Lehiakortasuna eta Berrikuntza».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko apirilaren 19a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.