Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1883

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzen duena.

1.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Birgaitzeko eta Erronka Demografikoko Programaren esparruan 2021eko abuztuaren 4ko 185. BOEn argitaratutako erronka demografikoko udalerrietan energia garbiko toki-proiektu berezietarako inbertsioetarako laguntzak zuzenean ematea arautzen duen abuztuaren 3ko 692/2021 Errege Dekretuaren Azken Xedapenen artean lehenak (DUS 5000 PROGRAMA), ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren 11. artikuluko 6. atala kentzea ekarri du berekin. Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen du Errege Dekretu horrek, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenak (2021eko urriaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 197. zenbakian) ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituenez, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak aldatzeari ekin behar zaio.

2.– Horrez gain, 2021eko irailaren 30eko 234. BOEn argitaratu ziren, batetik, HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena; eta, bestetik, HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien aurrekontu- eta kontabilitate-egikaritzea eta mugarri eta helburuak betetzearen jarraipenerako Estatuko Autonomia, Erkidegoko eta Tokiko Entitateek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen duena.

Bi Aginduek betebeharrak ezarri dituzte, bai organo kudeatzaileentzat, bai Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsak dituzten programen onuradunentzat.

Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen denez, haren oinarri arautzaileak egokitu beharko dira HFP/1030/2021 eta HFP/1031/2021 Agindu horietan ezarritako eskakizunetara.

3.– Azkenik, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren testuan zenbait huts eta omisio hauteman dira, eta zuzendu egin behar dira.

Aldez aurretik adierazitako guztiagatik, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzea ebatzi dut, honela aldatuz:

Lehenengoa.– Laguntzen programa hori arautzen duten oinarrien 2021/3990 (6-7/54) orrialdeetan, 2. Oinarriaren («Laguntzen azken hartzaileak») 1. atalean,

hau dioen tokian:

«2.1 Jarduketa mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, laguntza-programaren deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke, Oinarri hauetan eta 477/2021 EDan adieraziko irizpideen arabera:

2.1.1 4. oinarrian aurreikusitako 1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

a) Pertsona juridikoak eta enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:

1.º Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.

2.º Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.

3.º Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.

b) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

Horrez gain:

• 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Betiere administrazio publikoak ez badira.

• 2. pizgarri-programaren azken hartzaileek, berriz, A01 taldeari dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute, 017an izan ezik, edota B, C, D, E edo F taldeei dagokien EJSN baten barruan. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatutako Administrazio Publikoetako edozeinen sektore publiko instituzionala ere izan daiteke programa horren azken hartzailea, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak edo erakundeak ere, baldin eta, kasu batean zein bestean, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

• 3. pizgarri-programaren azken hartzaileek, aurreko 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako taldeetako bati dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute.

• 1., 2. eta 3. pizgarri-programetan, laguntzen azken hartzailetzat hartuko dira energia-zerbitzuen enpresak edo programa bakoitzean bildutako sektoreetako establezimenduetan jarduten duten bestelako enpresak, betiere, jarduketaren bidez sortutako energia-zerbitzua, aurreko paragrafoetan adierazitako EJSN bat duen enpresa batentzat gauzatzen bada.»

honako hau adierazi behar da:

«2.1 Jarduketa mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, laguntza-programa honen deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke, Oinarri hauetan eta 477/2021 EDan adieraziko irizpideen arabera:

2.1.1 4. oinarrian aurreikusitako 1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

c) Pertsona juridikoak eta enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:

1.º Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.

2.º Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.

3.º Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.

d) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

Horrez gain:

• 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Betiere administrazio publikoak ez badira.

• 2. pizgarri-programaren azken hartzaileek, berriz, A01 taldeari dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute, 017an izan ezik, edota B, C, D, E edo F taldeei dagokien EJSN baten barruan. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatutako Administrazio Publikoetako edozeinen sektore publiko instituzionala ere izan daiteke programa horren azken hartzailea, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak edo erakundeak ere, baldin eta, kasu batean zein bestean, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

• 3. pizgarri-programaren azken hartzaileek, aurreko 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako taldeetako bati dagokion EJSN baten barruan jardun beharko dute.»

Bigarrena.– Laguntzen programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/3990 (12/54) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa» 4. Oinarriaren 1. atalean,

hau dioen tokian:

«Jarraian zerrendatzen direnak jarduketa subentzionagarriak izango dira, I. ERANSKINEAN ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta pizgarri-programekin bat datoz:»

honako hau adierazi behar da:

«Jarraian zerrendatzen direnen artean EAEn egikaritu direnak izango dira jarduketa subentzionagarriak, I. eranskinean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, eta pizgarri-programekin bat datoz:»

Hirugarrena.– Laguntzen programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (23/54) orrialdean, Oinarrien 14 atala («Azken xedapenak») oso-osorik berridatzi da, honako eduki honekin:

«1.– EEEren erabakiak izaera administratiboa du eta EEEk kudeatzen dituen dirulaguntzen jurisdikzio eskuduna, administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioa da.

2.– Programa honetatik eratorritako laguntzen xede diren jarduketatik lortutako irudiak erabiltzeko eskubidea du EEEk.

3.– Akatsak baldin badaude edo informaziorik eta dokumentaziorik ez badago laguntza emateko kudeaketan laguntzaren azken hartzailearen aldetik, eta horrek zuzenean eragina badu EEEk eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko garaian, laguntzaren azken hartzailearen erantzukizun bakarra izango da. Horregatik, benetan egindako gastua handiagoa bada ere, laguntza emateko ebazpenean kontuan hartutakoa baino, hazkunde horrek ezein kasutan ere ezin izango du emakidaren zenbatekoa gorantz berrikustea ekarri.

4.– Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, laguntza-eskatzaileei honako hauei buruzko informazioa ematen zaie:

a) Dirulaguntza, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu izana, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

b) Administrazioak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek, JUS/319/2018 aginduari jarraikiz sortutako Titulartasun Errealen Erregistroan bildutako informazioan sartzeko aukera, edota titular errealen gaineko datu horien berri eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko aukera.

c) Sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren arteko informazio-lagapena, aplikatzekoa den araudi europar eta nazionalean bildutako aurreikuspenen arabera. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduko 22. artikuluko 2. ataleko e) letraren eta Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluaren arabera [(EB, Euratom) 2018/1046 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2018ko uztailaren 18koa], Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jaso ahal izateko, azken hartzaileek beren gain hartu behar dute, idatziz, Batzordeak, OLAFek, Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta eskumeneko agintari nazionalek beren eskumenak betetzen dituztela bermatzeko behar diren eskubide eta sarbideak ematea.

5.– Oinarri hauek aipatzen dituen dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende daude:

• 477/2021 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan;

• 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa;

• 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena;

• 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena;

• 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa;

• Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 26koa, laguntza kategoria jakin batzuk merkatu erkidearekin bateragarriak direla adierazten duena minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduaren eta Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, aplikatzekoak izan litezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritu eta kudeatzearen eremuan onartzen diren xedapenei dagokienez;

• HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena;

• HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien aurrekontu- eta kontabilitate-egikaritzea eta mugarri eta helburuak betetzearen jarraipenerako Estatuko Autonomia, Erkidegoko eta Tokiko Entitateek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen duena;

• 30/2022 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-egikaritzeari, kudeatzeari eta jarraipenari buruzko Akordioa argitaratzea ebazten duena;

• 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko premiazko neurriak onartzen dituena, bere azken xedapenetako lehenaren arabera oinarrizkoak diren xedapenetan;

• 29/1998 Legea, uztailaren13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; eta

• 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.»

Laugarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (31/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A1 ataleko («Pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio orokorra») b) epigrafean,

hau dioen tokian:

«b) Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoen kasuan, Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egotearen ziurtagiria edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emandako zentsu-egoeraren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, baita Minimis Erregelamenduari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.»

honako hau adierazi behar da:

«d) Laguntzen azken hartzaileek, merkatuan zerbitzuak eta/ondasunak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izan ezik, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea aurkeztu behar dute edo, horrela ez bada, errolda horretan inskribatuta ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek aurkeztu beharko dute, halaber, Minimis Erregelamenduari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Laguntza-eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileari baimena ematea organo emaileak zuzenean eta bitarteko telematikoen bidez lortu dezan Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburu, Profesional edo Atxikitzaileen Erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria edo dagokion Foru Ogasunak emandako eredu baliokidea, eta kasu horretan eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Nolanahi ere, eskatzaileak baimenari espresuki uko egiteko aukera izango du, eta kasu horretan ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.»

Bosgarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (33/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A1 ataleko («Pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio orokorra») k) epigrafean,

hau dioen tokian:

«[...] k) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, 477/2021 EDaren BOEn argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori.

477/2021 EDaren 16.2 artikuluan 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako aurreikusitakoaren arabera, aurrekontu horiek ezin izango dute egikaritze-konpromiso irmorik eragin.

Kostu subentzionagarriaren zenbatekoak gainditzen baditu kontratu txikirako aplikatzekoa den kontratazio publikoko araudian ezarritako zenbatekoak, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Legeko 31.3 artikuluak aurreikusitako kasuetako baten aurrean ez bagaude, laguntzaren azken hartzaileak egiaztatu beharko du gutxienez hiru hornitzaileri eskaintzak eskatu dizkiela, agindu horretan ezarritakoa betez, eta memoria bat ere aurkeztu beharko du, non hornitzailearen hautaketa arrazoizko moduan justifikatuko den, baldin eta eskaintza ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada. Dokumentazio hori behin obra amaituta aurkeztu beharko da, justifikazio-dokumentazioaren zati gisa.»

honako hau adierazi behar da:

«[...] k) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, 477/2021 EDaren BOEn argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori. Lizitazioaren agirien zirriborroak ia amaituta utziko dira, eta beraz, kontratazio-organoaren onarpena baino ez da faltako lizitazioaren deialdia egin ahal izateko. Zirriborroan doikuntza txiki batzuk egitea onargarria izan daiteke, baina ez egituran zein edukian funtsezko aldaketa bat egitea.

477/2021 EDaren 16.2 artikuluan 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako aurreikusitakoaren arabera, aurrekontu horiek ezin izango dute egikaritze-konpromiso irmorik eragin.

Kostu subentzionagarriaren zenbatekoak gainditzen baditu kontratu txikirako aplikatzekoa den kontratazio publikoko araudian ezarritako zenbatekoak, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Legeko 31.3 artikuluak aurreikusitako kasuetako baten aurrean ez bagaude, laguntzaren azken hartzaileak egiaztatu beharko du gutxienez hiru hornitzaileri eskaintzak eskatu dizkiela, agindu horretan ezarritakoa betez, eta memoria bat ere aurkeztu beharko du, non hornitzailearen hautaketa arrazoizko moduan justifikatuko den, baldin eta eskaintza ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada. Dokumentazio hori behin obra amaituta aurkeztu beharko da, justifikazio-dokumentazioaren zati gisa.»

Seigarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (33/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A1 ataleko («Pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio orokorra») g) epigrafean,

hau dioen tokian:

«2.– Ez duela jarduketa edo xede bererako beste laguntzarik jaso. Eskatu baditu, eskatutako edo lortutako laguntzaren zenbatekoa adierazi beharko du, baita laguntza eman duen administrazio, erakunde edo entitate publikoa ere. Beste laguntzarik jaso badu, eskaera-datan beste erakunde batzuek beste laguntza batzuk emateko emandako ebazpen positiboen kopia aurkeztu beharko da.

Bidezko bada, 3. pizgarri-programaren kasuan, lehendik dagoen autokontsumo-instalazioari dagozkion inbertsioetarako jasotako laguntzak adierazi beharko dira.»

honako hau adierazi behar da:

«2.– Ez duela jarduketa edo xede bererako beste laguntzarik jaso. Eskatu baditu, eskatutako edo lortutako laguntzaren zenbatekoa adierazi beharko du, baita laguntza eman duen administrazio, erakunde edo entitate publikoa ere. Beste laguntzarik jaso badu, eskaera-datan beste erakunde batzuek beste laguntza batzuk emateko emandako ebazpen positiboen kopia aurkeztu beharko da.

Bidezko bada, 3. eta 5. pizgarri-programen kasuan, lehendik dagoen autokontsumo-instalazioari dagozkion inbertsioetarako jasotako laguntzak adierazi beharko dira.»

Zazpigarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (34/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A1 ataleko («Pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio orokorra») l) epigrafean,

hau dioen tokian:

«[...] iii. Egindako obra zibiletan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, laburpen-memoria bat aurkeztuko da, non sortutako hondakinen kantitate osoa adieraziko den LER kodeen arabera sailkatuta, baita helmugako kudeatzaileen ziurtagiriak ere, lortutako balorizazio-ehunekoa adierazita. Balorizatu ezin daitezkeen hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.»

honako hau adierazi behar da:

«[...] iii. Egindako obra zibiletan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, non eskatzaileak bere gain hartuko duen sortutako hondakin guztiak kudeatzaile baimendun batengana eramatea.»

Zortzigarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (35/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A2 ataleko («1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa») a.2) epigrafean,

hau dioen tokian:

«[...] Errendimendu-kalkulua. Instalazio fotovoltaikoen kasu espezifikoan, Europar Batasunak garatutako PVGIS Irradiazio Fotovoltaikoko Informazio Geografikoko Sisteman oinarrituta egingo da kalkulua, % 14ko galera estandarrak aintzat hartuta.»

honako hau adierazi behar da:

«[...] Errendimendu-kalkulua. Instalazio fotovoltaikoen kasu espezifikoan, Europar Batasunak garatutako PVGIS Irradiazio Fotovoltaikoko Informazio Geografikoko Sisteman oinarrituta egingo da kalkulua, % 14ko galera estandarrak aintzat hartuta, honako link honen bitartez: https://re.jrc.ec.europa.eu/pvg_tools/es/#PVP

Bederatzigarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (36/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A2 ataleko («1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa») c) epigrafean,

hau dioen tokian:

«[...] c) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, 477/2021 EDaren BOEn argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori.»

honako hau adierazi behar da:

«[...] c) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori. Lizitazioaren agirien zirriborroak ia amaituta utziko dira, eta beraz, kontratazio-organoaren onarpena baino ez da faltako lizitazioaren deialdia egin ahal izateko. Zirriborroan doikuntza txiki batzuk egitea onargarria izan daiteke, baina ez egituran zein edukian funtsezko aldaketa bat egitea.»

Hamargarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (36/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A2 atalean («1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa»), f) eta g) epigrafe berriak erantsi behar dira, honako eduki honekin:

«f) Instalazio fotovoltaikoetarako, PVGIS sistemaren "SAREARI KONEKTATUTAKO SISTEMA FOTOVOLTAIKO BATEN ERRENDIMENDUARI" buruzko dokumentua, https://re.jrc.ec.europa.eu/pvg_tools/es/#PVP

g) 3. eta 5. pizgarri-programetarako, lehendik dagoen instalazioa legeztatzeari buruzko dokumentazioa erantsiko da (nahitaezkoa denean), baita benetan instalatutako ekipoak egiaztatzeko baliagarritzat jo daitekeen dokumentazioa ere.»

Hamaikagarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (37/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A3 ataleko («6. pizgarri-programari aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa») c) epigrafean,

hau dioen tokian:

«[...] c) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori.»

honako hau adierazi behar da:

«[...] c) Jarduketak egikarituko ditu(zt)en enpres(ar)en aurrekontua, behar bezainbeste banakatua, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo data duena. Kontratazio publikoko araudiaren eraginpeko azken hartzaileen kasuan, dagozkion lizitazio-agirien zirriborroak ordeztu ahalko du adierazitako dokumentazio hori. Lizitazioaren agirien zirriborroak ia amaituta utziko dira, eta beraz, kontratazio-organoaren onarpena baino ez da faltako lizitazioaren deialdia egin ahal izateko. Zirriborroan doikuntza txiki batzuk egitea onargarria izan daiteke, baina ez egituran zein edukian funtsezko aldaketa bat egitea.»

Hamabigarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (39/54), II. eranskineko IIE.A kapituluan («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa»), eta, zehazkiago, IIE.A4 atalean («Azken hartzaile motaren egiaztagiriak»),

hau dioen tokian:

«Jarduketen azken hartzaileak pizgarri-programa bakoitzean ezarritako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko da. Gutxienez, IV.A eranskinaren 2. atalean adierazitako informazioa emango da.»

honako hau adierazi behar da:

«Jarduketen azken hartzaileak pizgarri-programa bakoitzean ezarritako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko da.»

Hamahirugarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietan, 2021/5035 orrialdean (40/54), III. eranskinaren A1 («Laguntzen definizioa») kapituluko 2. atalean.

hau dioen tokian:

«2.– Dagokion emakida-ebazpenean ezarritako zenbatekoko laguntza, jarduketa subentzionagarria denboran eta forman bete izana justifikatu ondoren emango zaio laguntzen azken hartzaileari, Errege Dekretu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betez.»

honako hau adierazi behar da:

«2.– Dagokion emakida-ebazpenean ezarritako zenbatekoko laguntza, jarduketa subentzionagarria denboran eta forman bete izana justifikatu ondoren emango zaio laguntzen azken hartzaileari, programa honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betez.»

Hamalaugarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (42/54), II. eranskineko IIE.B kapituluan («Egindako jarduketak justifikatzeko eskatutako dokumentazioa») kapituluan, eta, zehazkiago, IIE.B.2 ataleko («Egindako jarduketa justifikatzeko dokumentazioa») m) epigrafean,

hau dioen tokian:

«m) Etxebizitzaren edo eraikinaren energia-ziurtagiria, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak onartutako eraikinen efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren 6. artikuluak ezartzen duen edukiarekin, teknikari eskudunak sinatutakoa eta behar bezala erregistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeari eta ziurtatze horren kontrolari eta erregistroari buruzko 25/2019 Dekretuaren arabera.»

honako hau adierazi behar da:

«m) 6. pizgarri-programarako soilik, etxebizitzaren edo eraikinaren energia-ziurtagiria, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak onartutako eraikinen efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren 6. artikuluak ezartzen duen edukiarekin, teknikari eskudunak sinatutakoa eta behar bezala erregistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeari eta ziurtatze horren kontrolari eta erregistroari buruzko 25/2019 Dekretuaren arabera.»

Hamabosgarrena.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (42/54), II. eranskineko IIE.B kapituluan («Egindako jarduketak justifikatzeko eskatutako dokumentazioa») kapituluan, eta, zehazkiago, IIE.B.2 atalean («Egindako jarduketa justifikatzeko dokumentazioa»), n) epigrafe berria erantsi behar da, honako eduki honekin:

«n) Egindako obra zibiletan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzeko, laburpen-memoria bat aurkeztuko da, non sortutako hondakinen kantitate osoa adieraziko den LER kodeen arabera sailkatuta, baita helmugako kudeatzaileen ziurtagiriak ere, lortutako balorizazio-ehunekoa adierazita. Balorizatu ezin daitezkeen hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.»

Bilbao, 2022ko apirilaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana