Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2022ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1881

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketarako laguntzen programaren (PREE programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Ebazpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 220. zk., 2020ko azaroaren 6a) horrelako huts eta omisio berriak hauteman direnez, dagozkion aldaketak egingo dira.

1.– Laguntzen programa hori arautzen duten Oinarrien 2020/4724 (14/38) orrialdean, haien 10.6 atalean,

Hau dioen tokian:

« 10.6 EEEk ez du zabalduko edo luzatuko eskatutako dokumentazio osorik entregatzeko epea eta justifikazioa idatz-zati honetan ezarritako epean ez justifikatzeak dirua itzultzea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako gainerako erantzukizuna ekarriko ditu. Jarduketak egikaritzeko epeak aurreikusi ezin diren arrazoiengatik soilik zabaltzea baimenduko da, betiere behar bezala justifikatuak badira eta jarduketak betetzea ezinezkoa izatea eragiten badu, laguntzen azken hartzaileek beren aldetik eska daitezkeen gutxieneko neurri tekniko eta plangintza-neurriak hartu izan badituzte ere. Ezin izango da, ezein kasutan ere, zenbaketa totalean laguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpen-datatik edo dagokion kontratua esleitzeko ebazpen-datatik hogeita lau (24) hilabete gainditzen dituzten epe-zabalkuntzak baimendu laguntzaren xede den jarduketa egikaritzeko.»

Honako hau adierazi behar da:

« 10.6 EEEk ez du zabalduko edo luzatuko eskatutako dokumentazio osorik entregatzeko epea eta justifikazioa idatz-zati honetan ezarritako epean ez justifikatzeak dirua itzultzea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako gainerako erantzukizuna ekarriko ditu. Jarduketak egikaritzeko epeak aurreikusi ezin diren arrazoiengatik soilik zabaltzea baimenduko da, betiere behar bezala justifikatuak badira eta jarduketak betetzea ezinezkoa izatea eragiten badu, laguntzen azken hartzaileek beren aldetik eska daitezkeen gutxieneko neurri tekniko eta plangintza-neurriak hartu izan badituzte ere. Ezin izango da, ezein kasutan ere, zenbaketa totalean laguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpen-datatik edo dagokion kontratua esleitzeko ebazpen-datatik hogeita lau (24) hilabete gainditzen dituzten epe-zabalkuntzak baimendu laguntzaren xede den jarduketa egikaritzeko eta fakturatzeko. Hogeita lau (24) hilabeteko epea amaiturik, azken hartzaileek justifikatu beharko dute laguntzaren xede izan diren jarduketak egikaritu, fakturatu eta ordaindu dituztela, 10.2 oinarrian adierazitakoari jarraikiz.»

Bilbao, 2022ko apirilaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala