Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2022ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1818

997/2022 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arreta Pediatria Unitateetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1475/2021 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Pediatria Unitateetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
PEDIATRIAKO FEM-LMAT
Batzordeburua:

– Titularra: Javier Andueza Sola.

– Ordezkoa: Nekane Abasolo Olibares.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Ainhoa Zabaleta Rueda.

– Ordezkoa: Ignacio Ávalos Román.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: José Javier Zubeldia Sánchez.

– Ordezkoa: Erkuden Abascal Arregui.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Lexuri Zugadi Zárate.

– Ordezkoa: Jorge Cocolina Andrés.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Ane Zurutuza Bengoa.

– Ordezkoa: José Ignacio Elizazu Erausquin.

Idazkaria:

– Titularra: José Ángel Zuaznabar Fontecha.

– Ordezkoa: Raquel Benito Ruiz de la Peña.


Azterketa dokumentala