Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1810

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 13koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimena: Arrasate udalerrian (Gipuzkoa), Udala Behekoako auzoan petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea.

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren Erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da, eskabide hau jendaurrean erakusten da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Eskatzailea: NED Suministro GLP SAU, helbidea: Concha jeneralaren kalea 20, 48010 Bilbao.

– Eskabidearen xedea: Udala Behekoako (Gipuzkoa) auzoa gasifikatzeko beharrezkoak diren gas propanoko azpiegiturak (PGL) eraikitzeko aldez aurreko administrazio-baimena.

– Erreferentzia: 20-CGY-2022-00001.

– Udala Behekoako auzoan petrolioaren gas likidotua biltegi finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea.

– Eremu geografikoa: Arrasateko udal-mugartea (Gipuzkoa).

– Prozeduraren hasiera-data: 2022-03-25.

– Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea: 76/2020 Dekretuak 11. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak: ezezpenekoak.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskabideak aurkez ahal daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, CG-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/cg/web01-a2energi/eu/

Lehia-prozeduran aurkezteko eskaerarekin batera, 76/2020 Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da gutxienez, eta dekretu horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete beharko da.

Donostia, 2022ko apirilaren 13a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala