Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1797

1063/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Nerea Gutierrez Bartolomé andrea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 471/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko martxoaren 30eko EHAA 63. zk.), Nerea Gutierrez Bartolomé andrea izendatu zuten Arabako ESIko Erizaintzako zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nerea Gutierrez Bartolomé andrea Arabako ESIko Erizaintzako zuzendari izatetik kentzea eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko apirilaren 18ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Arabako ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala