Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1769

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 6koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Legutioko udalerrian (Araba) «Villarreal-Landa Cto.1 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua (Goiaingo "Gallastegi Baserria" 170023150 zenbakiko KTZrako deribazioa)» espedientean (01-AT-Y-2020-57 espedientea) sartuta dauden lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazpena egiteko, ezin izan baitzaie banakako jakinarazpena egin okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen.

Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Legutioko udalerrian (Araba) «Villarreal-Landa Cto.1 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua (Goiaingo "Gallastegi Baserria" 170023150 zenbakiko KTZrako deribazioa)» izenekoak ukitzen dituen lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazteko okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzari lotutako zitazio-zedula, betiere nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariak 2021eko maiatzaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, proiektua onura publikokoa zela deklaratu zen (2021eko uztailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 63. zenbakian).

Aktak 2022ko maiatzaren 12an egingo dira, 11:00tatik aurrera, Legutioko udaletxean.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunen gaineko eskubide edo interesen baten titularrak diren pertsonak zuzenean agertu behar dira, edo behar den baimena duen ordezkariaren bidez; titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo bestelakoak), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere, eta haiekin agertu ahal izango dira errentaria (halakorik balego) eta peritu edo notario bat, egokitzat joz gero.

Desjabetzeko espedientean, «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.» enpresa onuraduna izango da.

Interesdunek Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, de Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 6a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
AURKITU EZ DIREN TITULARREN ZERRENDA
VILLARREAL-LANDA CTO.1 13,2 KV-KO TENTSIO ERTAINEKO AIREKO LINEA ALDATZEKO PROIEKTUA (GOIAINGO «GALLASTEGI BASERRIA» 170023150 ZENBAKIKO KTZ-RAKO DERIBAZIOA)
OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK EGITEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala