Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2022ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1760

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Oihane García Santiago andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Soziologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Oihane García Santiago andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***6149**. Kodea: AGC8L1-D00337-36. Jakintza arloa: Soziologia. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurumen Hizkunta eta Gizarte Ohiturak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko apirilaren 8a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana