Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2022ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1726

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 4koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Zizurkil eta Usurbilgo udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Ezkeltzu Parke Eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia-prozedura.

Espediente zk.: 20-GEY-2022-00001.

AURREKARIAK

1.– 2022ko urtarrilaren 24an, Green Capital Development XLIV SLU enpresak aldez aurreko administrazio-baimena eskatu zuen Zizurkil eta Usurbilgo udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Ezkeltzu Parke Eolikorako proiekturako.

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, egon zitekeen lehiarako eskaera baten ondorioetarako. Iragarkia 2022ko otsailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2022ko otsailaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiago.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko, aurretiazko administrazio-baimena eskatu behar da, eta honako dekretu hauek ezartzen dute hori: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 21. artikuluan; abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta horiek baimentzeko prozedurak arautzen dituenak) 115. artikuluan, eta maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak).

2.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretu horrek ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aukeratzea Green Capital Development XLIV SLU enpresak aurkeztu duen aurreproiektua Zizurkil eta Usurbilgo udal-mugarteetan (Gipuzkoa) dagoen Ezkeltzu Parke Eolikorako, aurkeztu den bakarra izan delako.

Bigarrena.– Green Capital Development XLIV SLU enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala