Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1713

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako bi ekipo enkante bidez besterentzeko prozedura irekiari buruzkoa.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateratuaren 100.1 artikuluan eta UPV/EHUko Gerentearen 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenean ezarritakoa betez, UPV/EHUk bi ekipo enkante bidez besterentzeko prozedura publikoaren deialdia argitaratzen da.

OINARRIAK

1.– Esleipena egingo duen erakundea.

a) Organismoa: UPV/EHUko Gerentzia. Errektoregoaren eraikina. Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa.

b) Espedientea izapidetuko duen atala: Ondare eta Kontratazioko Gerenteordetza, Ondare Zerbitzua. Telefonoa 94 601 50 30.

c) Espedientearen zenbakia: OP 30/22O.

2.– Prozeduraren xedea.

UPV/EHUk jabetzan dituen bi likidoen banaketa automatizaturako sistema robotizatuen adjudikatariak izango diren pertsona edo pertsonak hautatzea.

3.– Interesdunak.

Kontratatzeko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek hartu ahal izango dute parte prozedura honetan, aintzat hartuta Kode Zibilean kontratu mota guztietarako gaitasun orokorrari buruz jasotako arauak eta, bereziki, salerosketa kontratuei eta enkante publikoen prozeduretan parte hartzeari buruzkoak.

Ezin izango dute prozeduran parte hartu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera Administrazio publikoekin kontratatzeko debekua jaso dutenek.

4.– Esleipena egiteko prozedura.

Prozedura irekia izango da, lizitaziorako oinarrizko prezioaren gaineko goranzko enkante bidezkoa. Eskaintzak gutun azal itxian aurkeztu beharko dira eta baldintza juridiko-ekonomikoen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

5.– Oinarrizko prezioa.

Ekipo banaren oinarrizko prezioa bost mila (5.000) eurotakoa izango da, zergak kanpo.

6.– Eskaintzak aurkezteko epea.

15 egun, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

7.– Lizitatzaileentzako dokumentazio interesgarria.

Baldintza juridiko-ekonomikoen agiria eta gainerako dokumentazio interesgarria UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren webgunean daude interesdunen eskura, bai eta aipatutako Ondare Zerbitzuan bertan ere (Errektoregoaren Eraikina, Sarriena auzoa z.g., Leioa).

8.– Bisiten araubidea.

Ekipoak Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean daude (Sarriena Auzoa, z/g – 48940 Leioa).

Ekipoak aztertu nahi dituztenek hitzordua hartu beharko dute aldez aurretik, 94 601 83 01 – 94 601 29 34 telefonora deituta.

9.– Eskaintzak proposatzeko eredua.

Baldintza juridiko-ekonomikoen agirian agertzen dena.

10.– Bermea.

Prozeduran parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiazko bermerik aurkeztea.

Leioa, 2022ko apirilaren 8a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala