76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1709
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2022-03-09an 48-SE-A-2021-21 zehapen-espedienteari lotuta emandako zehapen-prozeduraren ebazpena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena eskuragarri dago Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao).
Hautsitako araua: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legearen 31. artikuluko 3.g) eta 3.a) apartatuak.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den inputatua jakitun izan dadin eta hark jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko apirilaren 4a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.