Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1702

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 31koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena; honen bidez argitara ematen dira 2021-2022 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 15eko Aginduaren bidez onartu ziren 2021-2022 ikasturtean, ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen arauak (2021eko urriaren 29ko EHAA, 216. zk.).

Dirulaguntza publikoak emateko orduan bete beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda: 2021-2022 ikasturtean, ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia. Dirulaguntza horiek Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da dirulaguntzen zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 31.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.

ERANSKINA
2021-2022 ikasturtean, dirulaguntzak ematen baitzaizkie ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako laguntzak:
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala