Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1701

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2021eko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako laguntzen zerrenda, erakunde onuradunak eta emandako zenbatekoak adierazita.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 28a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
2021eko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala