Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2022ko apirilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1687

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egiten duena 2022 urterako.

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egitea 2022. urterako.

Bigarrena.– Online egingo dira eskabideak, Internet bidez, pauso hauek emanez:

a) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: https://www.nasdap.net/solexamcaza

b) Dagokion eskabide-eredua bete.

c) Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko maiatzaren 25ean amaituko da, biak barne.

Laugarrena.– Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3 galderari, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinean jasotakoak izango dira.

Bosgarrena.– Azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

Eguna: 2022ko ekainaren 11.

Ordua: 10:00ak.

Tokia: Ficoba.

Iparralde hiribidea 43, 20302 Irun, Gipuzkoa.

Seigarrena.– Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

– Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuko burua.

– Ordezko mahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuko Landare Babestuen arduraduna.

– Mahaikide titularra: Joxe Angel Zaldua Iparragirre, Gipuzkoako Lurralde Ehiza Federazioko lehendakaria.

– Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Lurralde Ehiza Federazioko lehendakariordea.

– Idazkari titularra: Nerea Ibarrola Urraca, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako Sailaren Administrazio Orokorreko teknikaria.

– Ordezko idazkaria: Segundo Díez Molinero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.

Zazpigarrena.– Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,33 euro izango da.

Zortzigarrena.– Ebazteko prozesua honako hau izango da:

a) Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, bere ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

b) Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenean.

c) Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

d) Aurkaratze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin betiko zerrenda argitaratzea.

e) Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenean.

Bederatzigarrena.– Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala