Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1672

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 4koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epea ezarri da zorra ordaintzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala