Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2022ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1637

68/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miguel Ángel Escalante Boleas jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen irailaren 9ko 78/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Gorlizko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko azaroaren 2ko EHAA 217. zk. eta 2021eko azaroaren 9ko BOE 268. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, bai eta dagokion izendapen-proposamena ere. Horiek horrela, Miguel Angel Escalante Boleas jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Angel Escalante Boleas jauna Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat. Izendapenak 2022ko apirilaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, salbu eta luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Gorliz, 2022ko martxoaren 14a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala