Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1631

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez handitu egin baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren zenbatekoa, aurrekontu-kreditua areagotuz. Agindu horren bidez, dirulaguntzetarako deialdia egiten zaie hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei, ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten.

2021eko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, dirulaguntzak deitu ziren hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeentzat, ikasleentzat ordenagailu eramangarriak eros ditzaten (2021eko azaroaren 30eko EHAA, 238. zk.).

Agindu horren 2. artikuluak –Diru-zuzkidura–, honako hau adierazten du: «Hamabost milioi eta hirurehun mila (15.300.000,00) euro bideratuko dira deialdi honetako laguntzak finantzatzera, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitutako partiden kontura. Honela banatuko da zenbateko hori: 2021. urtean: 6.300.000 euro eta 2022. urtean: 9.000.000 euro.»

Laguntza-eskariak aurkezteko epean, 217 eskari egin dira. Horietatik 210 eskarik betetzen dituzte dirulaguntza eskuratu ahal izateko baldintzak. Hala ere, aipatutako diru-zuzkidura (15.300.000,00 euro) ez da aski eskari guztiei erantzuteko. Hori dela eta, beharrezkoa da zuzkidura horren zenbatekoa aldatzea. Kontuan hartu dira bai balorazio-batzordeak aurkeztutako adjudikazio-proposamena, bai Aginduaren 2.1 artikulua, honako hau adierazten duena: «Zenbateko hori igo ahal izango da eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, aurrekontuko baliabideen arabera, laguntza horiek ebatzi aurretik, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikuluan.» Bertan, zenbateko orokorra «Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez igotzeko» aukera jasotzen da.

Hori guztia dela kausa, eta Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bost milioi zortziehun eta hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita zortzi euro eta laurogeita hamasei zentimo (5.869.928,96 euro) igotzea Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren bigarren artikuluan gordailatutako zenbatekoa. Agindu horren bidez dirulaguntzetarako deialdia egiten zaie hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei, ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten. Horrenbestez, aipatutako deialdiaren zenbatekoa guztira hogeita bat milioi ehun eta hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita zortzi euro eta laurogeita hamasei zentimokoa (21.169.928,96 euro) izango da, EAEko 2022. urteko aurrekontu orokorretan horretarako gordailututako partidaren kargura.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala