Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
41/2022 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren luzapena argitaratzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin Arabako Mugikortasun Agintaritza sortzeko sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren luzapenaren testua, zeina eranskinean jaso baita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.