Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1626

969/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Menpekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Menpekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategorian.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eta V. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK MENPEKOAK/LANGILEAK LANBIDE-TALDEKO ZELADOREA KATEGORIAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Menpekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategoriako Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Egindako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

E taldea: 10 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpoko erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

V. eranskinean, proba prestatzeko programa eta bibliografia jasotzen dira, hautaketa-prozesu honetan adimen-desgaitasunaren kupoan onartutako adimen-desgaitasuna intelektuala duten parte-hartzaileentzako egokitzapenekin. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian argitaratuko da Ebazpen hau, irakurketa errazeko sistemaren bidez. Era berean, kupo honetan onartutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, proba irakurketa errazeko sistemara egokituta egongo da. Proba egiteko, galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko diote, ezartzen den gehieneko epean.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Egindako ikasturteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ZELADOREA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 44 destino.

Sarbide orokorra: 41.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 2.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

b) Txanda askeko deialdia: 191 destino.

Sarbide orokorra: 178.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 13.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 11.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren ezarriko dira destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA MENPEKOAK/LANGILEAK LANBIDE-TALDEKO ZELADOREA KATEGORIAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Zeladore gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,20 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

b) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Euskara:

– 2. HE: 16 puntu.

– 1. HE: 8 puntu.

IV. ERANSKINA
ZELADOREA
GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio taiutzaileak eta antolakuntza eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Estatutu Markoa: Xedea eta esparrua. Arauak. Erregimen estatutarioaren antolamenduko printzipioak eta irizpideak. Estatutupeko langileen sailkapena.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Zuzendaritza antolamendua.

4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Araubide organikoa eta funtzionala. Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda.

5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Eskubideak eta betebeharrak dokumentazio klinikoari dagokionez: pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.

6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Lanaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.

8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zeladoreen antolamenduko eskuliburua: Pazienteen mugikortasuna. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohe/ohatila eta gurpildun aulkia eramatea. Beste material, ekipo edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.

9.– Suteen prebentzioko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren Informazio Eskuliburua: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

10.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Datuak babestearen printzipioak.

12.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.

16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).

17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (5., 6., 8., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa. (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak).

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 4., 6., 7. eta 8. artikuluak).

4.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (13., 14. eta 15. artikuluak). Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda. II. eranskina, eta zenbait erabaki, zeinen bidez zerbitzu-erakunde horien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren (azkenekoa 2015eko abenduaren 28koa da).

5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 24., 25. eta 27. artikuluak).

6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren III. eta IV. Tituluak (2007ko abenduaren 31ko EHAA 250. zk. eta 2008ko ekainaren 16ko EHAA 113. zk.).

8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten zeladoreentzako eskuliburua.

9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua, suteen prebentzioari buruzkoa: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.

10.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).

12.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

V. ERANSKINA
ZELADOREA
(adimen desgaitasunaren kupoa)
GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio taiutzaileak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Estatutu Markoa: Xedea eta esparrua. Erregimen estatutarioaren antolamenduko printzipioak eta irizpideak. Estatutupeko langileen sailkapena.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Zuzendaritza antolamendua.

4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda.

5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Eskubideak eta betebeharrak dokumentazio klinikoari dagokionez: pazienteen eskubideak, baimen informatua.

6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Lanaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.

8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zeladoreen antolamenduko eskuliburua: Pazienteen mugikortasuna. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohe/ohatila eta gurpildun aulkia eramatea. Beste material, ekipo edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.

9.– Suteen prebentzioko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren Informazio Eskuliburua: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

10.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Datuak babestearen printzipioak.

12.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa. (1., 2., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak).

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 6., 7. eta 8. artikuluak).

4.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (13. eta 14. artikuluak). Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda. II. eranskina, eta zenbait erabaki, zeinen bidez zerbitzu-erakunde horien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren (azkenekoa 2015eko abenduaren 28koa da).

5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 24. eta 25. artikuluak).

6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren III. eta IV. Tituluak (2007ko abenduaren 31ko EHAA 250. zk. eta 2008ko ekainaren 16ko EHAA 113. zk.).

8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten zeladoreentzako eskuliburua.

9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua, suteen prebentzioari buruzkoa: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.

10.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).

11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).

12.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala