Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1620

963/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA KATEGORIAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Farmaziako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpoko erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Oinarri hauen 2.a) apartatuan aipatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 5 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

b) Txanda askeko deialdia: 18 destino.

Sarbide orokorra: 17.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren ezarriko dira destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA KATEGORIAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Farmaziako Laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Farmaziako Teknikariaren edo baliokideen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera emandako eta egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Erabiltzailearen arreta:

1.1.– Komunikazio-teknikak. Komunikazio onerako elementuak.

1.2.– Faktore aldatzaileak. Komunikazio motak eta hizkerak.

1.3.– Giza baliabideak komunikazioan. Jarrerak eta trebetasunak erabiltzaileekiko harremanetan (adeitasuna, errespetua, diskrezioa...).

1.4.– Erabiltzailearen arreta. Arretaren faseak zehaztutako ekintza-planen arabera.

1.5.– Osakidetzako erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Konfidentzialtasuna.

2.– Farmaziako dokumentazioaren administrazioa:

2.1.– Osasun-sistema publikoa eta pribatua. Prestazio motak. Farmaziako prestazioa.

2.2.– Farmaziako establezimendu eta zerbitzuen ezaugarriak.

2.3.– Farmazia-bulegoetako profesional sanitarioen eginkizunak eta gaitasunak.

2.4.– Dokumentazioa farmaziako establezimenduetan. Dokumentu motak euskarri informatikoan eta paperean. Dokumentuak betetzeko sistemak.

2.5.– Farmakozaintza-sistemaren inguruko informazioa eta dokumentazioa.

2.6.– Dokumentazioa ospitaleko farmazia-zerbitzuetan. Medikamentuak eskatzeko sistemak, banan-banakoa eta globala. Medikamentu-ematea kontrolatzeko dokumentuak. Eskabide- eta irteera-orriak. Ospitaleko aginduen artxiboa.

2.7.– Farmazia-arloko legeria: Medikamentuaren Legea.

3.– Farmaziako biltegiaren kontrola:

3.1.– Farmaziako produktuen biltegia. Eginkizunak. Segurtasun- eta higiene-arauak.

3.2.– Biltegiratzeko sistemak. Izakinak antolatzeko eta biltegiratzeko eremu bereiziak. Produktuak antolatzeko eta kontserbatzeko irizpideak.

3.3.– Farmaziako produktuak identifikatzeko kodeak.

3.4.– Ospitaleko farmazia-zerbitzuetan medikamentuak berrontziratzeko sistemak. Ontziratze motak eta betekizunak.

3.5.– Iraungitzeen kontrola eta medikamentuak erregistratzeko koadernoa ospitaleko-farmazia zerbitzuetan.

3.6.– Stocka kudeatzea. Inbentarioa. Inbentario motak. Biltegiko fitxak. Biltegiko erregistroa eta mugimenduen kontrola. Produktuen kontrola. Izakinak baloratzeko sistemak.

3.7.– Farmaziako produktuen ohiko alterazioak. Kausak (tenperatura, hezetasuna...). Agerpenak. Iraungipena. Kontserbatzea.

3.8.– Produktuak itzultzeko prozedura. Lege-araudia.

3.9.– Produktuak kudeatzeko eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak.

4.– Eskabideen kontrola:

4.1.– Eskabideak jasotzeko teknikak. Emate-agiriak egiaztatzea.

4.2.– Estupefaziente eta psikotropikoak erosteko, itzultzeko eta erregistratzeko baldintza bereziak. Legeria.

4.3.– Eskabideak bidaltzeko eta jasotzeko sistemak.

4.4.– Egindako eskabideen arabera ospitaleko unitateetako botikin berriak jartzeko sistemak.

4.5.– Ospitaleko farmaziako eskabideen kontrola egiteko aplikazio informatikoak.

5.– Farmaziako produktuen preskripzioaren interpretazioa:

5.1.– Farmaziako produktuak banatzeko teknikak. Desberdintasunak. Gehien erabiltzen diren termino farmazeutikoak.

5.2.– Espezialitate farmazeutikoa. Espezialitate farmazeutiko generikoa eta publizitatezkoa. Medikamentuen 1. eta 2. egokitzapena.

5.3.– Errezeta medikoa. Errezetarik gabeko medikamentuak.

5.4.– Banatutako medikamentuak erregistratzeko sistemak.

5.5.– Medikamentuak banatzeko indarrean dagoen legeria.

5.6.– Medikamentuen egokitzapenari buruzko ikurren eta legenden identifikazioa eta interpretazioa.

6.– Medikamentuen banaketa:

6.1.– Printzipio aktibo adierazgarrienen identifikazioa, ATCren arabera (medikamentuak sailkatzeko sistema).

6.2.– Oinarrizko farmakologia. Forma farmazeutikoa. Emateko bideak.

6.3.– Oinarrizko farmakozinetika. LADMER prozesuak (askatzea, xurgapena, banaketa, metabolismoa, iraiztea eta erantzuna). Medikamentuen interakzioak. Kontrako erreakzioak.

6.4.– Farmakodinamia. Medikamentuen eragin farmakologikoa.

6.5.– Farmakoen dosifikazioa. Dosi motak. Dosifikazioan parte hartzen duten faktoreak.

6.6.– Medikamentuak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomikoterapeutikoa. Talde terapeutikoak.

6.7.– Medikamentuak egoera berezietan.

6.8.– Espezialitateen katalogoa, bibliografia eta medikamentuei buruzko datuak bilatzeko sistema informatikoak (interakzioak, kontrako efektuak, indikazioak...).

6.9.– Segurtasuna medikamentuak banatzean. Banatzean egindako okerrak.

7.– Ospitalean erabiltzen diren farmaziako produktuen banaketa:

7.1.– Ospitalean erabiltzen diren medikamentuak. Solairuetako botikinak.

7.2.– Kontrol bereziak dituzten farmakoak. Indarreko legeria.

7.3.– Ospitaleetako medikamentuak banatzeko sistemak. Unitate bakarra banatzeko sistema.

7.4.– Ospitaleko zerbitzuan kudeatzeko eta banatzeko programa informatikoak.

8.– Farmaziako laborategiko materialak prestatzea eta mantentzea:

8.1.– Farmaziako laborategiko tresneria. Material motak.

8.2.– Sailkapena. Erabiltzea eta mantentzea. Aplikazioak.

8.3.– Ekipoak. Laborategiko zerbitzu lagungarriak.

8.4.– Farmaziako laborategiko ekipoen eta materialen garbiketa-, desinfekzio- eta esterilizazio -teknikak eta -prozedurak.

8.5.– Laborategiko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa.

9.– Farmaziako produktuen prestaketa:

9.1.– Forma farmazeutikoaren kontzeptua. Motak: aho bidezkoak, parenterala, topikoa, ondestekoa.

9.2.– Farmaziako produktuak prestatzeko tekniken aplikazioa, formula magistralak, prestakin ofizinalak.

9.3.– Prestatutako produktuei etiketak jartzea eta biltegiratzea.

9.4.– Medikamentuak prestatzeko oinarriak: printzipio aktiboa, lehengaia, eszipientea, forma farmazeutikoa.

9.5.– Laborategian formula magistralak prestatzeko tresneria. Prestaketa-teknikak.

9.6.– Formula magistralak prestatzeko teknikak, prestakin ofizinalak, kosmetikoak eta dietetikoak.

9.7.– Formula magistralen kontserbazioa eta iraungitzea.

9.8.– Formula magistralean erabilitako terminologia espezifikoa eta laburtua.

9.9.– Formula magistralak ontziratzeko teknikak, prestakin ofizinalak, dietetikoak eta kosmetikoak. Tresneria. Ontziak eta edukigailuak. Enbalajeak.

9.10.– Ontziratzeari, etiketak jartzeari eta enbalatzeari lotutako dokumentazioa.

9.11.– Etiketak jartzeko teknikak.

9.12.– GMP eta PNT.

9.13.– Medikamentuen prestaketa jario laminar horizontaleko eta bertikaleko kabinetan.

9.14.– Zitostatikoak: segurtasuna eta arriskuen prebentzioa zitostatikoak erabiltzean.

10.– Hondakin sanitarioak:

10.1.– EAEko hondakin sanitarioen identifikazioa, sailkapena eta ezabapena.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Oficina de farmacia. Cruz Arrieta, César. Ed. McGraw Hill. 2021.

2.– Dispensación de productos farmacéuticos. Jesús Fernández Sabela. Ed. McGraw Hill. 2017.

3.– Formulación magistral. Fernández, M.I. Ed. McGraw Hill. 2021.

4.– Operaciones básicas de laboratorio. Gasol Aixalá, Rosa M. Ed. Altamar. 2014.

5.– Promoción de la salud. Tordera M. Pacheco MF. Ed Altamar. 2014.

6.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

7.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2015/08/1503424e.pdf

8.– 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzkoa.

9.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa (2015eko martxoaren 9ko EHAA 46. zk.).

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren xedapen orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun Sistema: Euskadiko osasun-sistemaren konfigurazioa, printzipio informatzaileak, herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3. eta 6. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).

6.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala