Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1618

986/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den Ane Miren Arregui Rego andrea Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea Erakunde Sanitarioko Kudeaketako zuzendari.

Zuzendaritza Nagusi honek urtarrilaren 13ko 131/2022 Ebazpenaren bidez Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea Erakunde Sanitarioko Kudeaketako Sanitarioko Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia egin zuen (2022ko urtarrilaren 26ko EHAA 17. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Ane Miren Arregui Rego andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ane Miren Arregui Rego andrea izendatzea Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea Erakunde Sanitarioko Kudeaketako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko martxoaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala