Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2022ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1604

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez honako hau baimentzen baita: S.E. Oiartzun – S.E. Pasajes, AP.4 eta AP.12 arteko 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea, Lezo eta Oiartzungo udalerrietan. Erreferentzia: 20-ATY-2021-116.

AURREKARIAK

1.– 2021eko urriaren 21ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresak (egoitza: Mikeletegi pasealekua 1, Donostia) honako hau desmuntatzeko administrazio-baimena eskatu zuen eta egikaritze-proiektua onartzeko eskatu zuen: S.E. Oiartzun – S.E. Pasajes, AP.4 eta AP.12 arteko 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea, Lezo eta Oiartzungo udalerrietan. Horri lotutako eskaera eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen.

2.– Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) ezarritakoa betez, proiektua jendaurrean jarri zen hogei egunez.

3.– Ondorio horietarako, eta jendaurrean jartzeko izapideen barruan, iragarkia GAOn eta EHAAn argitaratu zen, baita Interneteko www.euskadi.eus webgunean ere (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Energia eta Meategiak ataleko proiektuen jendaurreko informazioan), 2021eko azaroaren 23an.

4.– Jendaurreko informazioarekin batera, 2021eko azaroaren 15ean, separata bidali zitzaien Lezoko eta Oiartzungo udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Telefónica España SAUri eta Red Eléctrica de Españari eta URA Uraren Euskal Agentziari. Eskaerarekin ados zeuden edo haren kontra zeuden adierazteko eskatu zitzaien guztiei, baita egoki ziren baldintza teknikoak ezartzeko ere. Inork ez zuen erantzunik eman.

5.– Jendaurreko informazioaren aldian ez zen proiektuari lotutako alegazio-idazkirik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (2021-03-05eko EHAA), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, ematen dizkion eskumenez baliatuz.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 39. artikuluan ezartzen du energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko prozesua baimenen araubidearen eraginpean egongo direla aldez aurretik.

3.– Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak eta kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, linea zuzenak eta instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenaren prozedura arautzen du.

4.– Espedientea izapidetzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozeduraren arauetan eta aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-betekizunak eta -izapideak.

5.– Proiektuak bete egiten ditu aplikatu beharreko segurtasun-araudietan jasotako eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.ri instalazioak ixteko baimena ematea, eta honako egikaritze-proiektu hau onartzea: S.E. Oiartzun – S.E. Pasajes, AP.4 eta AP.12 arteko 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea, Lezo eta Oiartzungo udalerrietan Jarduketaren xedea:

S.E. Oiartzun – S.E. Pasajes, AP.4 eta AP.12 arteko 132 eta 220 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, desmuntatzea:

– Gutxi gorabehera 2.582 m-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna eta bikoitza, eta 8 euskarri desmuntatuko dira.

Ebazpen hau 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren eta ondorengo baldintza orokorren arabera ematen da:

1.– Obrak egitean, onartutako proiektua eta eskatzen eta baimentzen diren aldaketak (halakorik balego) bete beharko dira.

2.– Desmuntatzea bi urtean egingo da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Instalazioen titularrak obren amaieraren berri emango dio Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko onarpenerako eta itxiera-akta egiteko.

4.– Ebazpen honek ez die kalterik egingo obrak egiteko beharrezkoak diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziei, ez eta beste batzuei ere; eskatzailea ez da salbuesten horiek eskuratzeko betebeharretik. Halaber, hirugarrenek izan ditzaketen eskubideei kalterik egin gabe ematen da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Donostia, 2022ko martxoaren 23a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala