Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2022ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1601

1026/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honen hutsak: 940/2022 Ebazpena, martxoaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako eta Debagoieneko erakunde sanitario integratuetako Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo puntuan akats bat antzeman denez, honela zuzendu behar da:

honakoa esaten den lekuan:

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea Anatomia Patologikoko espezialitatean.

honakoa esan behar du:

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea Anestesiologiako eta Bizkortzeko espezialitatean.

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala