Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2022ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1599

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, sail batzuen arautegi espezifikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 9ko Erabakiaren bidez onartu zen sortzea sailak berrantolatzeko prozesuari lotutako sailak. Prozedura horri Gobernu Kontseiluaren 2019ko uztailaren 12ko Erabakiaren bidez eman zitzaion hasiera.

Aipatutako erabaki horren bidez ere onartu egin ziren sortutako sailen behin behineko arautegiak, eta erabakiko laugarren puntuak honako hau dio hitzez hitz: sailek beren behin behineko erregelamendua berretsiko dute, edo horiek aldatzeko izapideak hasiko dituzte, eta bi kasuetan Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko diote.

Adierazitakoaren ondorioz, eta espedientean dauden datuen arabera, ondoren aipatzen diren sailen kontseiluek berretsi egin dituzte beren behin behineko arautegiak.

• Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika saila.

• Filosofia saila.

• Ingeniaritza Energetikoa saila.

• Metodo Kuantitatiboak saila.

• Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa saila.

• Ekonomia eta Kudeaketa saila.

• Analisi Ekonomikoa saila.

• Matematika saila.

• Kimika Organikoa eta Ez organikoa saila.

• Filologia eta Historia saila.

• Gizarte Psikologia saila.

Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 9ko Erabakiko seigarren atalak eskumena ematen dio idazkari nagusiari erabakia gauzatzeko behar diren egintzak eta erabakiak zehatz ditzan.

Aipatutakoagatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ondoren aipatzen diren sailen arautegi espezifikoak, ebazpen honen eranskinean jasota dauden moduan: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika saila, Filosofia saila, Ingeniaritza Energetikoa saila, Metodo Kuantitatiboak saila, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa saila, Ekonomia eta Kudeaketa saila, Analisi Ekonomikoa saila, Matematika saila, Kimika Organikoa eta Ez organikoa saila, Filologia eta Historia saila eta Gizarte Psikologia saila.

Leioa, 2022ko martxoaren 29a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

UPV/EHUKO MATEMATIKA, ZIENTZIA ESPERIMENTAL ETA GIZARTE ZIENTZIEN DIDAKTIKA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailak Bilboko Hezkuntza Fakultatean dauka egoitza: Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa.

Saila hiru jakintza arlo hauek osatzen dute: Matematikaren Didaktika, Zientzia Esperimentalen Didaktika eta Gizarte Zientzien Didaktika.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailak atal hauek ditu:

a) Egoitzako sail atala, Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa).

b) Ikastegiko sail atalak:

– Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1, 01006 Vitoria-Gasteiz).

– Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Tolosa Hiribidea, 70, 20018 Donostia).

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Matematika, Zientzia Esperimentalak eta Gizarte Zientzien Didaktika sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira osakideak: zuzendaria (batzordeko buru izango dena), idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak, irakasle ikertzaile iraunkorren eta irakasle ikertzaile doktore ez iraunkorren bederatzi ordezkari, eta sailari atxikitako gainerako irakasle ikertzaileen ordezkari bat. Aipatu diren lehenengo bederatzi ordezkarien artean egon beharko da campus bakoitzeko jakintza arlo bakoitzeko ordezkari bat. Ezingo balitz izendatu ordezkaririk campus bakoitzeko jakintza arlo bakoitzeko, hutsuneak gehituko lirateke boto gehien lortu duten campus eta arloetara. Era berean, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beste bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, eta saileko idazkariari helarazi bilera hasi baino 12 ordu lehenago, gutxienez. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Hartutako erabakiak saileko iragarki ohol birtualean argitaratuko dira, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Informazio hori gutxienez hilabete egon beharko da ikusgai, argitaratzen denetik hasita.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da eta, gehienez, bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du lekua, aste bateko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko kide titularra ordezkatzeko, kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean, kide anitzeko organoaren bilerarako deia egin ondoren, bileran parte ez hartzeko arrazoia egiaztatzen duen agiria helarazi beharko die zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Zuzendariak kide titularra ordezkatzea erabakitzen badu, hautagai zerrenda bereko lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetako lehenengoaren seigarren eta zazpigarren atalei jarraituta, hala Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen saila eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bere atalak nola Gizarte Zientzien Didaktika saila aldi baterako sail atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte, eta une horretan desagertu egingo dira besterik gabe.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan aipatzen diren sail atalak ez dira eragina izaten hasiko harik eta arautegi honetako xedapen iragankorretatik lehenengoan jasota dauden aldi baterako sail atalak desagertu arte.

FILOSOFIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Filosofia sailak Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dauka egoitza: Tolosa hiribidea 72 (20018) Donostia.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.

1.– Filosofia sailak sail-atal hauek ditu:

a) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko sail-atala (egoitza): Tolosa hiribidea 72 (20018) Donostia.

b) Arabako Campuseko sail-atala: Unibertsitateko ibilbidea 5, 01006 Vitoria-Gasteiz.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluen zehaztapena.

Filosofia sailak Batzorde Iraunkorra izango du, Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluetan zehaztutako osaera eta eginkizunak izango dituena.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko bi agintaldi bete ahalko ditu.

5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, zazpi eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko kideren bat ordezkatu behar denean, behar bezalako arrazoiren bat dela medio, kide horrek bere egoeraren berri eman beharko dio saileko idazkariari hiru eguneko epean, egoera sortu den egunetik kontatzen hasita.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sailak batzeko prozesuan eragindako sailak sail-atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak: Filosofia eta Logika eta Zientziaren Filosofia.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan zehaztutako sail-atalak ez dira indarrean sartuko xedapen iragankorretatik lehenengoan zehaztutako sail-atalak desagertu arte.

ENERGIA INGENIARITZA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Energia Ingeniaritza sailaren egoitza Bilboko Ingeniaritza Eskolan dago (Torres Quevedo Ingeniariaren plaza 1, 48013 Bilbao).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.

1.– Ingeniaritza Energetikoaren sailak sail-atal hauek ditu:

a) Bilboko Ingeniaritza Eskolako sail-atala (egoitza) (Torres Quevedo Ingeniariaren plaza 1, 48013 Bilbao).

b) Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako sail-atala (egoitza) (Nieves Cano kalea 12, Vitoria-Gasteiz).

c) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako sail-tala (Europa plaza 1, 20018 Donostia).

d) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Eibarko sail-tala (Otaola hiribidea 29 (20600) Eibar - Gipuzkoa)

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10. artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak eta ordezkari hauek:

a) Sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkariak (ordezkari bat bost kideko edo bostetik beherako multzo bakoitzeko).

b) Ikasketa ziklo bakoitzeko (gradu, master eta doktoregoko) ikasleen bi ordezkari.

c) Sailari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

2.– Master eta doktoregoko ikasleen ordezkariak saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko dira. Bilera horretara saileko graduondoko programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie. Horretarako, bilerara deitu beharreko ikasleen errolda eskatuko dio saileko zuzendariak hala dagokion zerbitzuari.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluen zehaztapena.

Energia Ingeniaritza sailak Batzorde Iraunkorra izango du, Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluetan zehaztutako osaera eta eginkizunak izango dituena.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoko kideek eskubidea dute euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoak izan ditzaketen agiriak eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, eskari idatzia egin behar dute posta elektronikoz, mezua kide anitzeko organoko idazkariari zuzenduta eta kopian jarrita zuzendaria edo, egoki denean, koordinatzailea. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, hamabost eguneko epean, gehienez ere, haren esku jarriko da dokumentazioa saileko Idazkaritzan.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

Botoa eskuordetu ahal izango da, Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluan zehaztutako moduan. Botoa erakundearen posta elektronikoa erabilita eskuordetuko da, mezua botoa eskuordetzan izango duen pertsonari eta kide anitzeko organoko zuzendariari zuzenduta; mezua bilerarako zehaztu den lehenengo deialdia baino lehen bidali behar da.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko hiru agintaldi bete ahalko ditu.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, hamabost eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko kide titularra ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, edo, oro har, behar bezala egiaztatutako egoera batean, kide titularraren ordez aritu ahal izango da hautagai zerrenda bereko hurrengo ez-hautetsia. Horretarako, posta elektronikoaren bidez (eta bide horretatik soilik) egoeraren berri eman behar zaio saileko zuzendariari kopian jarrita saileko idazkari akademikoa, eta idatziari egiaztagiriak erantsita behar zaizkio; ohiko bileren kasuan, gutxien dela 48 ordu lehenago jakinarazi beharko da, eta ez-ohiko bileren kasuan, 6 ordu lehenago, betiere, kide anitzeko organoaren bilerarako deialdi ofiziala egin denetik kontatzen hasita.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sailak batzeko prozesuan eragindako sailak sail-atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak: Makina eta Motor Termikoak eta Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan zehaztutako sail-atalak ez dira indarrean sartuko xedapen iragankorretatik lehenengoan zehaztutako sail-atalak desagertu arte.

UPV/EHUko METODO KUANTITATIBOAK SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Metodo Kuantitatiboak sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dauka egoitza: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83, 48015 Bilbao.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria; idazkari akademikoa; irakasle ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez iraunkor doktore guztiak; sailari atxikitako gainerako irakasle ikertzaileen ordezkari bat bost kideko edo bostetik beherako multzo bakoitzeko; graduko, masterreko eta doktoregoko ikasleen ordezkari bana; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Batzorde Iraunkorrak eginkizun hauek beteko ditu, Saileko Kontseiluak eskuordetuta, bai eta une jakinetan eskuordetu ahal izango dizkionak ere:

a) Onartzea irakaskuntza planaren aldaketak, halakorik egonez gero.

b) Doktorego tesiak ebaluatu behar dituzten pertsonak izendatzeko proposamenak onartzea legeak baimendutako baldintzetan, bai eta bestelako epaimahaietako kideak izendatzekoak ere.

c) Saileko irakasle ikertzaileen ikerketa jarduerak eta ekimenak bultzatzea.

d) Irakasleen lanari buruzko txosten arrazoituak egitea, irakaskuntza merezimenduak esleitu eta kontratuak berritze aldera.

e) Bere eskumenen esparruan, kontratuak egiteko baimena ematea, zientziaren, teknikaren edo artearen arloko lanak egiteko.

f) IRIen eta/edo AZPkoen ordezkapenak eskatzea, beharrezkoak direnean.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, eta saileko idazkari akademikoari helarazi kide anitzeko organoaren bilera hasi baino lehenago. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Hartutako erabakien berri emango da idazkariaren ziurtagiriaren bitartez, eta saileko iragarki ohol birtualean argitaratuko da gehienez ere hiru egun balioduneko epean, betiere datuak babesteko legeria errespetaturik. Informazio hori gutxienez hilabete egon beharko da ikusgai, argitaratzen denetik hasita.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du lekua, bost eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Ordezkoek titularrak ordezkatuko dituzte titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean. Horretarako, beren egoeraren berri eman beharko diote organoko idazkariari bilera baino 72 ordu lehenago, gutxienez. Idazkaria ez balego, organoko burua jarri beharko litzateke jakinaren gainean. Ordezkatuak izango direnek ezingo dute eskuordetu botoa.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetako lehenengoaren 6. atalari jarraituta, Ekonomia Aplikatua III saila eta Ekonomia Aplikatua IV saila behin behineko sail-atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte, eta une horretan desagertu egingo dira besterik gabe.

UPV/EHUko POLITIKA PUBLIKOAK ETA HISTORIA EKONOMIKOA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dauka egoitza: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83, 48015 Bilbao.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa sailak atal hauek ditu:

a) Sailaren egoitzako atala, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83, 48015 Bilbao).

b) Ikastegi ataleko sail atal hauek:

– Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Donostiakoa (Oñati plaza, 1, 20018 Donostia).

– Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Elkanokoa (Elkano, 21, 48008 Bilbao).

c) Arabako Campuseko sail atala (Izardui Komandantearen kalea, 23, 01006 Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko IV. tituluko I. kapituluko bigarren atalaren zehaztapena.

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa sailak Batzorde Iraunkorra izango du, Sailen Esparru Arautegiko IV. tituluko I. kapituluko bigarren atalean jasotzen den moduan.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, eta saileko zuzendariari edo idazkari akademikoari helarazi kide anitzeko organoaren bilera hasi baino lehenago. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da eta, gehienez, bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du lekua, hamar eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Ordezkoek titularrak ordezkatuko dituzte titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean. Horretarako, beren egoeraren berri eman beharko diote organoko idazkariari bilera baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Idazkaria ez balego, organoko burua jarri beharko litzateke jakinaren gainean. Ordezkatuak izango direnek ezingo dute eskuordetu botoa.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetako lehenengoaren seigarren eta zazpigarren atalei jarraituta, Ekonomia Aplikatua V saila, Ekonomia Aplikatua II saila, Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak saila eta azken sail horren Arabako Campuseko atala aldi baterako sail atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte, eta une horretan desagertu egingo dira besterik gabe.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan aipatzen diren sail atalak, hala egoitzako atala nola Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Donostiako eta Elkanoko ikastegiko atalak eta Arabako Campusekoa, ez dira eragina izaten hasiko harik eta arautegi honetako xedapen iragankorretatik lehenengoan jasota dauden aldi baterako sail atalak desagertu arte.

EKONOMIA ETA KUDEAKETA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Ekonomia eta Kudeaketa Sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkanoko atalean) dauka egoitza (Elcano kalea, 21 48008, Bilbao).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendariaz eta idazkariaz gain, kide hauek izango ditu Saileko Kontseiluak:

a) Sailari atxikitako irakasle-ikertzaile guztiak.

b) Graduko ikasleen bi ordezkari.

c) Masterretako ikasleen bi ordezkari.

d) Doktoregoko ikasleen bi ordezkari.

e) Sailari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluen zehaztapena.

Ekonomia eta Kudeaketa Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluetan zehaztutako osaera eta eginkizunak izango dituena.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organorako deia egitean, bost minutuko tartea egongo da lehenengo eta bigarren deialdiaren artean.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko bi agintaldi bete ahalko ditu.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, hilabeteko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko kideren bat ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, edo, oro har, behar bezala arrazoitutako beste egoeraren batean dagoenean, eta, betiere, gutxien dela hiru hilabetez egongo bada egoera horretan, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak ordezkatuko du. Horretarako, jakitun jarri behar da saileko zuzendaria, egoera egiaztatzeko beharrezko diren agiriak erantsita. Jakinarazpena posta elektronikoaren bidez helarazi ahal izango zaio saileko zuzendariari.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sailak bat egitea prozesuan eragindako sailak, sail-atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak: Industria Ekonomia eta Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena.

ANALISI EKONOMIKOA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Analisi Ekonomikoa sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) dauka egoitza: Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, (48015) Bilbao.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10. artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak eta ordezkari hauek:

a) Sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen taldeko ordezkari bat.

b) Ikasketa ziklo bakoitzeko (gradu, master eta doktoregoko) ikasleen ordezkari bat.

c) Sailari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

2.– Masterreko ikasleek Saileko Kontseiluan izango duten ordezkaria urtero aukeratuko da, urrian. Saileko zuzendariak sailaren ardurapeko irakasgaiak ematen dituzten masterretako arduradunei eskaria egingo die matrikulatuta dauden ikasleen zerrenda eskuratzeko, bai eta ikasleen posta elektronikoa eskuratzeko ere. zuzendaria harremanetan jarriko da ikasleekin kontseilurako hautagaiak eskatzeko. Hautagai bat baino gehiago badago, ikasleek bozketa egingo dute kontseilurako ordezkaria aukeratzeko.

3.– Doktoregoko ikasleek Saileko Kontseiluan izango duten ordezkaria bi urterik behin aukeratuko da, urrian. Saileko Zuzendaritzak saileko IRI doktoreei eskatuko die UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatuta dauden ikasleen zerrendak, doktorego tesia zuzentzen ari zaienena, bai eta posta elektronikoko helbideak ere. Zuzendaritza ikasleekin harremanetan jarriko da kontseilurako hautagaiak eskatzeko. Hautagai bat baino gehiago badago, ikasleek bozketa egingo dute kontseilurako ordezkaria aukeratzeko.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.

Analisi Ekonomikoa sailak Batzorde Iraunkorra izango du, baldin eta Saileko Kontseiluak 26 kide baino gehiago baditu.

Batzorde Iraunkorreko kide izango dira:

a) Saileko zuzendaria (batzordeko burua izango da).

b) Idazkaria.

c) Irakasle-ikertzaile doktoreen hiru ordezkari, doktore iraunkorren artetik aukeratuak.

d) Doktoregoko ikasleen ordezkaria.

e) Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 15.2 artikuluaren zehaztapena.

Sailen Esparru Arautegiko 15.1 artikuluaren arabera, Batzorde Iraunkorra eta Saileko Kontseilua modu presentzialean zein urrutitik eratu ahal izango dira, eta gauza bera organo horiek deitu eta bilerak egiteko. Batzorde Iraunkorraren kasuan, bilerak urrutitik egiteko, posta elektronikoa edo antzeko bitartekoak erabili ahal izango dira.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organorako deia egitean, hamar minutuko tartea egongo da lehenengo eta bigarren deialdiaren artean.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

Botoa eskuordetu ahal izango da, Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluan zehaztutako moduan. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, saileko zuzendariaren edo idazkari akademikoaren aurrean. Bestalde, botoa posta elektronikoz emateko jarraibideak ere aintzat izango dira.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

Idazkariak ziurtagiri batean jasoko du sailak hartutako erabakien zerrenda, eta horixe emango da argitara. Ziurtagiri hori saileko idazkaritzaren iragarki oholean jarriko da eta saileko guztiei bidaliko zaie erakundearen posta elektronikoaren bidez. Epeak Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluan zehaztutakoak izango dira.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, zazpi eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita. Idazkariak kide anitzeko organoari jakinarazpena egiten dion unean bertan hartuko du kargua ordezkoak.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoan kideren bat aldi batez ez dagoenean behar bezala egiaztatutako arrazoiren batengatik, hautagai zerrendako hurrengo kide ez hautetsiak beteko du haren lekua, egoki izanez gero. Ordezkoak idazkariak kide anitzeko organoari jakinarazpena egiten dion unean bertan hartuko du kargua.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

UPV/EHUko MATEMATIKA SAILEKO ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– UPV/EHUko Matematika Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

Matematika Sailak ez dauka sail-atalik, arautegi honetako xedapen iragankorrean zehaztutakoaz gain.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat bost kideko edo bostetik beherako multzo bakoitzeko, graduko ikasleen bi ordezkari, masterreko ikasleen bi ordezkari, baldin eta Saileko Kontseiluak 26ki de baino gehiago baditu, doktoregoko ikasleen bi ordezkari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.

Master eta doktoregoko ikasleen ordezkariak saileko zuzendariak deituta bi urterik behin, urrian, egingo den bileran aukeratuko dira. Bilera horretara saileko graduondoko programetan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko II. atalaren zehaztapena.

Matematika Sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira osakideak: zuzendaria, idazkaria, sail-ataletako koordinatzaileak, irakasle-ikertzaileen zortzi ordezkari (zazpi irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle-ikertzaile doktore ez-iraunkorren artetik aukeratuko dira eta bat saileko gainontzeko irakasle-ikertzaileen artetik), ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi batetik bestera arteko tartea 10 minutukoa izango da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoko kideek beren botoa eskuordetu ahal izango diote organoko beste kide bati. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa eskuordetu egin dela jakinarazteko, mezua bidali behar zaio posta elektronikoz saileko zuzendariari honakoak adierazita: nori eskuordetzen zaion botoa, Saileko Kontseiluaren bileraren data eta aztergaien zerrendako zein puntutarako eskuordetzen zaion botoa. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluari jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sailak batzeko prozesuan eragindako sailak behin-behineko sail-atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak: Matematika Saila eta Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila.

KIMIKA ORGANIKOA ETA EZ-ORGANIKOA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– UPV/EHUko Kimika Organikoa eta Ez-organikoa Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, graduko ikasleen ordezkari bat, masterretako ikasleen ordezkari bat eta doktoregoko ikasleen bi ordezkari (bat jakintza arlo bakoitzeko).

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.

Kimika Organikoa eta Ez-organikoa Sailak Batzorde Iraunkorra dauka, era honetara osatua: zuzendaria, idazkaria, irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle doktore ez iraunkorren 4 ordezkari (bi jakintza arlo bakoitzeko), gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 14. artikuluaren zehaztapena.

Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta ditu Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak, honako hauek izan ezik:

– Saileko zuzendaria aukeratzea.

– Sailaren arautegi proposamena onartzea.

– Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria, eta eginkizunen plana onartzea.

– Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

– Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta haien balizko aldaketak esleitzea, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraikiz.

– Plaza berriak eskatzea eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.

Saileko Kontseiluko kideek Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute beren eginkizunak betetzeko behar duten dokumentazio eta informazio guztia eskatu eta eskuratzeko. Eskaria arrazoitua izan behar da eta idatziz egin beharko diote saileko idazkariari. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, hamabost egunetik beherako epean, ge, sailak haren esku jarriko du dokumentazioa saileko Idazkaritzan.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

Deialdi batetik bestera arteko tartea 10 minutukoa izango da.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

Botoa kide anitzeko organoko beste kide bati eskuordetu ahalko zaio. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.

8. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko bi agintaldi bete ahalko ditu.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, bi hilabeteko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko kideren bat ordezkatu behar denean, behar bezalako arrazoiren bat dela medio, kide horrek bere egoeraren berri eman beharko dio kontseiluko idazkariari hamabost eguneko epean, egoera sortu den egunetik kontatzen hasita.

11. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sail-atalak mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak:

– Kimika Ez-organikoa sail atala

– Kimika Organikoa sail atala

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Aurreko xedapen iragankorrean zehaztutako sail atalak indarrean dauden bitartean, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira:

– Saileko zuzendaria (batzordeko burua izango da).

– Saileko idazkari akademikoa.

– Ataleko koordinatzaileak.

– Irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle doktore ez iraunkorren bi ordezkari (bat jakintza arlo bakoitzeko).

– Gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat.

– Ikasleen ordezkari bat.

– Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

FILOLOGIA ETA HISTORIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Filologia eta Historia Sailak Arabako Campuseko Letren Fakultatean dauka egoitza (Unibertsitateko ibilbidea 5, 01006 Vitoria-Gasteiz)

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak eta ordezkari hauek:

a) Sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkariak (ordezkari bat bost kideko edo bostetik beherako multzo bakoitzeko).

b) Graduko ikasleen bi ordezkari.

c) Masterretako ikasleen bi ordezkari.

d) Doktoregoko ikasleen bi ordezkari.

e) Sailari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.

Filologia eta Historia sailak Batzorde Iraunkorra izango du; kide hauek izango ditu:

a) Saileko zuzendaria (batzordeko burua izango da).

b) Idazkaria.

c) Sail ataletako koordinatzaileak.

d) Irakasle-ikertzaileen hamar ordezkari. Horietako bederatzi irakasle-ikertzaile iraunkorren artetik eta irakasle-ikertzaile ez iraunkor doktoreen artetik aukeratuko dira; hamargarrena, berriz, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen artetik.

e) Ikasleen bi ordezkari: bata Filologiako Graduko edo graduondokoa eta, bestea, Historiako Gradukoa edo graduondokoa.

f) Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 14. artikuluaren zehaztapena.

1.– Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta ditu Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak, zuzendaria aukeratzekoa eta sailaren arautegi proposamena onartzekoa izan ezik.

2.– Saileko Kontseiluko kideek Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien berri izan behar dute unean-unean. Horrez gain, Batzorde Iraunkorraren aktak bidaliko zaizkie, aktak behin onartuta.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organorako deia egitean, hamar minutuko tartea egongo da lehenengo eta bigarren deialdiaren artean.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.1 artikuluaren zehaztapena.

Erabakiak onartzeko, boto baliodunen gehiengo soila beharko da.

Hala ere, Saileko Arautegian aldaketarik egin nahi izanez gero, Saileko Kontseiluko kideen botoen bi heren aldekoak izan behar dira.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

Botoa eskuordetu ahal izango da, Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluan zehaztutako moduan. Posta elektronikoko mezua agiri idatzitzat hartuko da.

8. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

Idazkariak ziurtagiri batean jasoko du sailak hartutako erabakien zerrenda, eta horixe emango da argitara. Ziurtagiri hori saileko idazkaritzaren iragarki oholean jarriko da eta kide anitzeko organoko kide guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

9. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko bi agintaldi bete ahalko ditu.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, hamar eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

11. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Ordezkoek titularrak ordezkatuko dituzte titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean. Ordezkoak izendatu ahal izateko, egoera horretan dauden titularrek jakitun jarri behar dute kide anitzeko organoko burua behar bezala arrazoituta egoera eta adieraziz zenbat iraungo duen egoera horrek (gutxien dela hilabete iraun behar du).

12. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sail-atalak mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak:

– Frantses Filologia sailaren atala.

– Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria sailaren atala.

– Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia sailaren atala.

UPV/EHUko GIZARTE PSIKOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Gizarte Psikologia sailak Psikologia Fakultatean dauka egoitza: Tolosa hiribidea, 70, 20018 Donostia.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Gizarte Psikologia sailak sail atala dauka Bizkaiko Campusean, egoitza Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean daukana. Atal horretako kide izango dira aipatutako campusari atxikitako irakasle guztiak.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria; idazkari akademikoa; irakasle ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez iraunkor guztiak; sailari atxikitako gainerako irakasle ikertzaileen ordezkari bat; graduko, masterreko eta doktoregoko ikasleen ordezkari bana; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Gizarte Psikologia sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira osakideak: zuzendaria, batzordeko buru izango dena; idazkaria; sail ataletako koordinatzaileak, halakorik egonez gero; sailari atxikitako irakasle ikertzaileen sei ordezkari; ikasleen ordezkari bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bien artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Edozein kasutan, beti egon beharko dute bileran organoko buruak eta idazkariak edo, bestela, haien ordezkoek.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, eta saileko idazkariari helarazi bilera hasi baino lehenago. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Hartutako erabakiak saileko iragarki ohol birtualean argitaratuko dira, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Erabaki horiek hilabete egon beharko dira ikusgai, gutxienez, argitaratzen direnetik hasita. Posta elektronikoz ere bidaliko zaizkie saileko kide guztiei.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du lekua, aste bateko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko kide titularra ordezkatzeko, kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean, kide anitzeko organoaren bilerarako deia egin ondoren, bileran parte ez hartzeko arrazoia egiaztatzen duen agiria helarazi beharko die zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Zuzendariak kide titularra ordezkatzea erabakitzen badu, hautagai zerrenda bereko lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.


Azterketa dokumentala