71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1584
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 71/2022-P prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak xedatu du Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
71/2022-P prozedura laburtua, EUSPEL-Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuak hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez deitu baitzen Ertzaintzaren betearazpen eskalako Komisariorde kategoriara igotzeko hautaketa-prozedura.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko martxoaren 29a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.