Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1580

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 22koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Lebarion Merkantziak Manipulatzeko Zoladura Eraikitzeko Proiektua» onartzen duena.

ETSk Lebarion (Bizkaia) dituen tailer eta kotxetegietan, 15. trenbidea deritzonak zamalanetarako eta bobinak pilatzeko gune bat du. Gaur egun, inguru horren goiko maila zabor-legarrez beteta dago, eta eremu hori guztia hormigoizko lauza batez zolatu gura da, bobinak eta beste merkantzia batzuk manipulatzeko eta biltzeko banaketa-azalera gisa erabiltzeko.

Hormigoi bibratuzko zoladura berri bat eraikitzeko asmoa dago, kotxetegien eta 15. trenbidearen artean dagoen eremuan, bobinak metatzeko gune gisa balioko duena.

Proiektu honetan sartzen diren lanak hauek dira:

– Dagoen zabalgune granularra hondeatzea.

– Hondeaketa-hondoa erregularizatzea eta trinkotzea.

– Kutxetak eta hustubideak zoladura berrira egokitzea.

– Hormigoi bibratuzko zoladura egitea.

Eraikuntza-proiektu honen xedea 15. trenbidearekin lotutako karga- eta biltegiratze-eremuan hormigoizko zoladura berria egiteko obrak zehazteko beharrezko dokumentazioa aurkeztea da.

Egikaritze materialaren aurrekontua laurehun eta hogeita hamasei mila eta bostehun eta hirurogei euro eta hogeita hamaika zentimokoa da (436.560,31).

Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua 532.603,58 eurokoa da. Horretarako, Industria-mozkinaren % 6 eta Gastu Orokorren % 16 gehitu zaizkio.

«Lebarion merkantziak manipulatzeko zoladura eraikitzeko proiektua» izeneko obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa gehitu ondoren, seiehun eta berrogeita lau mila laurehun eta berrogeita hamar euro eta hogeita hamahiru zentimokoa da (644.450,33).

Obrak egiteko aurreikusitako epea hiru (3) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132. artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 ED) adierazitako dokumentuak jasotzen dituela. Halaber, kontrata bidez gauzatzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez organo horrek eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Lebarion merkantziak manipulatzeko zoladura eraikitzeko proiektua» onartzea. Proiektu horren irismenaren barruan, honako hauek sartzen dira: lehendik dagoen zabalgune granularra hondeatzea, hondeaketa-hondoa erregularizatzea eta trinkotzea, kutxetak eta hustubideak zoladura berrira egokitzea eta hormigoi bibratuzko zoladura egitea. Oinarrizko lizitazio-aurrekontua seiehun eta berrogeita lau mila laurehun eta berrogeita hamar euro eta hogeita hamahiru zentimokoa (644.450,33) da (BEZa barne), eta obrak egiteko epea hiru (3) hilabetekoa izango da.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa aurkezteko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko diote.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan; hala ere, aldez aurreko errekerimendua egin ahal izango dute Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Jendaurrean jartzen da, guztiek honen berri izan dezaten.

Bilbao, 2022ko martxoaren 22a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTÍNEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala