Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2022ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1578

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, irudi-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2021eko abenduaren 28an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 21eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2022. urtean irudi-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak ere argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

ERANSKINA
IRUDI SORKUNTZARAKO DIRULAGUNTZA EMAN ZAIEN ESKATZAILEEN ZERRENDA

A) Modalitatea: komikiak edo eleberri grafikoak

(Ikus .PDF)

B) Modalitatea: albumak edo liburu ilustratuak

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala