Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1569

AGINDUA, 2022ko martxoaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideak izendatzeko dena.

Abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuak Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen du eta prestakuntza hori egiaztatzeko sistema arautzen du. Dekretu horren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuari dagokio Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide titularrak eta ordezkoak izendatzea.

Osasuneko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez, azken aldiz izendatu ziren Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluko kideak.

Eusko Jaurlaritzak sailen egitura egokitu ahal izateko, XII. Legealdi honetarako herritarrekin hartutako konpromisoak betetze aldera, 18/2020 Dekretua onartu zen, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (abenduaren 28ko 48/2020 Dekretuak aldatu zuen).

Ondorioz, arau horrek Osasun Sailaren egituran egindako aldaketak direla eta, 116/2021 Dekretua eman zen, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Beraz, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua osatzen duten pertsonak berritu behar dira, azken dekretu hau argitaratzearen ondorioz, Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzeko dekretuan aurreikusitakoa gauzatzeko, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osasuneko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez egindako izendapenen ordez, honako hauek izendatzea abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuan aurreikusitako Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide titular eta ordezko:

Presidentea: José Luis Quintas Diez jauna, Osasuneko sailburuordea.

Kideak:

Miguel Sánchez Fernández jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

M.ª Belén Fernández González andrea, Medikuen Elkargo Ofizialen ordezkaritzan; ordezkoa: Juan Gabriel Gondra del Río jauna.

Juan del Arco Ortiz de Zarate jauna, Farmazialarien Elkargo Ofizialen ordezkaritzan; ordezkoa: Imanol Monteagudo Arrazola jauna.

M.ª Pilar Lecuona Ancizar andrea, Erizaintzako Elkargo Ofizialen ordezkaritzan; ordezkoa: Hosanna Parra Vinós andrea.

Ana Paula Martínez Lobera andrea, Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialen ordezkaritzan; ordezko Mikel Aldalur Arrigorrialde jauna.

Joseba Goikolea Opakua jauna, Albaitarien Elkargo Ofizialen ordezkaritzan; ordezkoa: Valentín Dehesa Ganuza jauna.

Itziar Larizgoitia Jauregi andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari gisa; ordezkoa: Elena Albisua Cortazar andrea.

María Hipólita Ramos Márquez andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia ordezkatuz; ordezkoa: Diana Calvo Carrasco andrea.

Miren Josune Retegi Ormazabal andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia ordezkatuz; ordezkoa: Francisco Serna Rodriguez jauna.

Andoni Arcelay Salazar jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko arreta espezializatuko arloaren ordezkari gisa; ordezkoa, Igor Zabala Rementeria jauna.

Inmaculada Moro Acacuso andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko arreta espezializatuko eremua ordezkatuz; ordezkoa: M.ª Angeles Cidoncha Moreno andrea.

María Jesús Serna Sagarminaga andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako arretako arloaren ordezkari gisa; ordezkoa: Ana Gorroñogoitia Iturbe andrea.

Imanol Uriguen Garaizabal jauna, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea ordezkatuz; ordezkoa: Joseba López Basterra jauna.

Jorge Arévalo Turrillas jauna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ordezkaritzan; ordezkoa: Nicolás Sagarzazu Alzua jauna.

Joseba Gotzon Pineda Ortiz jauna, Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuz; ordezkoa: María José Uranga Iturrioz andrea.

Juan Ignacio Goiria Ormazabal jauna, Leire Peña Belarra andrea eta Begoña Rueda Ruiz andrea, Osasuneko sailburuordearen proposamenez.

Antonia Daza Gutiérrez andrea, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak proposatuta; ordezkoa: M.ª José Bombín López andrea.

Javier Latorre Aguillo jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak proposatuta; idazkari arituko da; ordezkoa: Eider Gutiérrez Ziardegi andrea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 29a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala