Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2022ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1562

1136/2022 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen den Fernando López Zárraga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko buru (Erradiologia Baskular Interbentzionistako Arloa), lau urte luzagarriz.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 17ko 446/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Erradiologia Baskular Interbentzionistako Arloa) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko uztailaren 5eko EHAA 131. zk. eta 2021eko uztailaren 8ko EAO 162. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Fernando López Zárraga jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Erradiologia Baskular Interbentzionistako Arloa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fernando López Zárraga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Erradiologia Baskular Interbentzionistako Arloa) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko martxoaren 21a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengon egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala