Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2022ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1506

891/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisika kategorian (Ospitaleko Erradiofisikako FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisika kategorian (Ospitaleko Erradiofisikako FEMT lanpostu funtzionala).

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO OSPITALEKO ERRADIOFISIKA KATEGORIAN (OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT LANPOSTU FUNTZIONALA).

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Mediko eta Teknikoa lanbide-taldeko Ospitaleko Erradiofisika kategoriako (Ospitaleko Erradiofisikako FEMT lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasotako daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Fisikako Lizentzia edo titulu baliokidea edo ofizialki aitortutako diziplina zientifiko eta teknologikoetan goi-mailako unibertsitate titulua izatea eta Ospitaleko Erradiofisika espezialitateko titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Deialdia egiten den Fakultatibo Espezialista Mediko lanpostu funtzionaletako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Fakultatibo Espezialista Medikoen hautaketa-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Horretarako, batezbesteko haztatua formula honen arabera lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Fisikako Lizentziadun tituluaren edo baliokidearen edo ofizialki aitortutako diziplina zientifiko eta teknologikoetan goi-mailako unibertsitate tituluaren eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ospitaleko Erradiofisikako espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: OSPITALEKO ERRADIOFISIKA, LANPOSTU FUNTZIONALA: OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DUTEN FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO OSPITALEKO ERRADIOFISIKA KATEGORIAN (OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT LANPOSTU FUNTZIONALA)

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan dagokion espezialitatean Kupodun edo Eremuko Mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edo edozein administrazio publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku Orokor edo beste espezialitateetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak eta deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den tituluaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

a) Erradiazio ionizatzaileen aplikazio klinikoaren alderdi orokorrak:

1.– Erradiofisikako oinarriak:

1.1.– Kontzeptu orokorrak.

1.2.– Egitura atomikoa eta nuklearra. Erradioaktibitatea.

1.3.– Fotoiek eta elektroiek materiarekiko duten elkarrekintza.

1.4.– Printzipio dosimetrikoak. Magnitudeak eta unitateak.

2.– Erradiazio-detekzioa eta -neurketa:

2.1.– Erradiazio-detektagailuen oinarriak eta ezaugarriak.

2.2.– Erradioterapian (RT) eta erradiodiagnostikoan (RXD) erabilitako dosimetroak.

2.3.– Erradiazio-monitoreak. Eremuko eta pertsonako dosimetroak.

2.4.– Dosimetroak kalibratzea.

2.5.– Neurriaren teoria, ezjakintasuna eta tolerantziak.

2.6.– Dosia eta kerma. Magnitude dosimetrikoak eta haien harremanak.

2.7.– Bragg-Gray-en barrunbearen teoria.

3.– Erradiobiologia eta erradiazioaren efektu biologikoak:

3.1.– Erradiobiologiako oinarri nagusiak. Efektu erradiobiologiko motak. Eredu erradiobiologikoak.

3.2.– Erantzun sistemikoa erradiazio ionizatzaileei.

3.3.– Efektu hereditarioak eta efektuak enbrioi eta fetuengan.

3.4.– Tumoreen eta ehun osasuntsuen erradiobiologia, tolerantzia-dosia arrisku-organoetan.

3.5.– Giza anatomiaren eta fisiologiaren oinarriak.

4.– Iturri erradiaktiboak eta erradiazioak sortzen dituzten ekipoak:

4.1.– X izpien (RX) ekoizpena eta ezaugarriak. RXko unitateak.

4.2.– Gamma izpien unitateak.

4.3.– Partikula azeleragailuak erradioterapian.

4.4.– Simulagailuak eta OTA simulagailuak.

4.5.– Erabilera klinikoko iturri erradioaktiboak.

b) Kanpo-erradioterapia:

5.– RTko erradiazioen erabilerarekin eta neurriarekin lotutako ekipamendua:

5.1.– Irudiak lortzeko sistemak (OTA, PET, RM).

5.2.– Sorten sistema analizatzaileak 2D eta 3Dn.

5.3.– 3D planifikazio sistemak.

5.4.– Kolimagailu multilaminak (MLC).

5.5.– Irudi portalak kontrolatzeko gailuak.

5.6.– Kalibratze-programak lotutako ekipoetarako.

5.7.– Tratamenduak erregistratzeko eta egiaztatzeko sistemak.

6.– Fotoi sorten dosimetria fisikoa:

6.1.– Fotoi sorta bat deskribatzen duten magnitude dosimetrikoak.

6.2.– Fotoi-sorta maniki batean atenuatzea. Erradiazio sortaren parametroak.

6.3.– Dosiaren 3D banaketa ur-manikian.

6.4.– Eremu bakarreko dosien banaketa pazienteengan.

6.5.– Eremu bakarreko dosien kalkulua.

7.– Fotoi sorten dosimetria klinikoa:

7.1.– Dosien planifikazioa eta kalkulua egiteko sistemak. Bolumenak definitzea eta dosia zehaztea nazioarteko gomendioen arabera.

7.2.– Pazienteen datuak lortzea eta simulazioa. Ordenagailu bidezko tomografiako ekipoak (OTA), irudi-fusioa.

7.3.– Fotoietarako kontsiderazio klinikoak. Fotoi sorten konbinazioa.

7.4.– Tratamendu-plana optimizatzea eta ebaluatzea. Planifikatzaile baten tresnak: BEV, DRR, HDV.

7.5.– Emandako unitate monitorren kalkulua. Algoritmoak.

7.6.– Preskripzioa, erregistroa eta dosiaren txostena.

8.– Elektroi sorten dosimetria fisikoa eta klinikoa:

8.1.– Dosia ardatz zentralean banatzea.

8.2.– Parametro dosimetrikoak elektroi sortetan.

8.3.– Kontsiderazio klinikoak elektroiekin egindako terapian.

8.4.– Elektroi sortekin egindako tratamenduen planifikazioa.

9.– Fotoi eta elektroi sorten kalibratzea:

9.1.– Ionizazio-ganberetan oinarritutako sistema dosimetrikoak. Zuzenketak.

9.2.– Dosiak zehaztea erreferentziako baldintzetan. Dosimetriako protokoloak.

9.3.– Sortaren kalitatea fotoi eta elektroi sortetarako.

9.4.– Fotoien eta elektroien megaboltajeko sortak kalibratzea.

9.5.– Akatsak eta ezjakintasunak dosiak neurtzean.

10.– Kalitate-bermea eta -kontrola kanpo erradioterapian:

10.1.– 1566/1998 Errege Dekretua, erradioterapiaren kalitatea kontrolatzeko irizpideei buruzkoa.

10.2.– Erradioterapiaren kalitatea bermatzeko programa baten kudeaketa.

10.3.– Kalitate-bermea ekipamendurako.

10.4.– Ekipamendua onartzeko, erreferentziatzeko eta konstantetasuna egiaztatzeko probak: segurtasuna, mekanikoak eta dosimetrikoak.

10.5.– Martxan jartzeko neurriak. Ekipamenduaren erreferentzia-egoera.

10.6.– Unitateen eta neurtzeko ekipoen aldizkako egiaztatzeak.

10.7.– Kalitate-bermea tratamenduak aplikatzean.

11.– Prozedura eta teknika bereziak kanpo erradioterapian:

11.1.– Erregistratzeko eta egiaztatzeko sistemak.

11.2.– In vivo dosimetria (IVD).

11.3.– Erradioterapia konformatua 3D.

11.4.– Erabateko gorputz irradiazioa (EGI).

11.5.– Ebakuntza barneko erradioterapia (EBRT).

11.6.– Erradioterapia estereotaxikoa (SRT).

11.7.– Intentsitate modulatuko erradioterapia (IMRT).

11.8.– Irudi bidez zuzendutako erradioterapia (IGRT/VMAT).

11.9.– Erradiokirurgia.

c) Brakiterapia:

12.– Brakiterapiaren hastapenak:

12.1.– Iturri erradioaktiboak brakiterapian (BT).

12.2.– Brakiterapiako tratamenduan sailkapena.

12.3.– Brakiterapiako iturrien ezaugarri fisikoak.

12.4.– Iturria zehaztea. Iturriak kalibratzea.

13.– Erabilera klinikoa eta sistema dosimetrikoak brakiterapian:

13.1.– Ginekologia.

13.2.– Brakiterapia interstiziala.

13.3.– Karga diferituko sistemak.

13.4.– Prostatako inplanteak.

13.5.– Brakiterapia intrabaskularra.

13.6.– Dosiak eta bolumenak zehaztea nazioarteko protokoloekin bat etorriz, txostenak egitea.

14.– Dosiak kalkulatzea iturriak kontuan izanik:

14.1.– Dosien kalkuluaren algoritmoak AAPM TG 43.

14.2.– Beste kalkulu-metodo batzuk, noizbehinkako iturrietarako.

14.3.– Planifikazioaren optimizazioa eta ebaluazioa.

15.– Kalitate-bermea eta -kontrola brakiterapian:

15.1.– Kalitatea bermatzeko programa brakiterapian.

15.2.– Iturrien, neurtzeko ekipoen eta aplikagailuen kalitatearen kontrola.

15.3.– BTko planifikazio-sistemaren kalitatearen kontrola.

15.4.– Nazioko zein nazioarteko kalitate-arau eta -gomendioak brakiterapian.

d) Erradiodiagnostikoa:

16.– Irudi bidezko diagnostikoaren oinarrizko kontzeptuak:

16.1.– Irudiak lortzeko modalitateak.

16.2.– RXek materiarekin duten elkarrekintza RXDaren esparruan.

16.3.– RXen atenuazioa. Geruza hemimurriztailea (HVL).

16.4.– Magnitude dosimetrikoak diagnostikoan (eraginpean egotea, kerma, dosia...).

16.5.– Irudien tratamendua: berreraikitzeko iragazkiak eta algoritmoak.

16.6.– Irudiaren kalitatea: zarata, erresoluzioa eta kontrastea. Transferentzia-funtzioa (MTF).

17.– Erradiologia diagnostikoa:

17.1.– RXen ekoizpena. RX hodiak eta sorgailuak.

17.2.– Irudi-sistemak erradiologia konbentzionalean eta fluoroskopian. Irudiaren kalitatea.

17.3.– Mamografia eta ziztada-mahaiak.

17.4.– Hortzetako ekipoak.

17.5.– Teleaginteak.

17.6.– Arku kirurgikoak, ekipo baskularrak eta hemodinamikako ekipoak.

17.7.– Litotrizia.

17.8.– Hezurretako dentsitometria.

17.9.– Ordenagailu bidezko tomografia.

17.10.– Erradiologia digitala.

17.11.– Sareko sistema diagnostikoak (PACS).

17.12.– Gailu laguntzaileak (saretxoak, errebelatzaileak, erradiografia digitaleko irakurgailuak, esposimetria automatikoko sistemak, etab.).

18.– Irudi bidezko diagnostikoko beste sistema batzuk:

18.1.– Erresonantzia magnetikoa.

18.2.– Ultrasoinuak.

19.– Kalitatea bermatzeko programak.

19.1.– Espezifikazio teknikoen definizioa eta ekipoak hautatzea. Onartzeko probak, hasierako erreferentziako egoera eta konstantetasuna.

19.2.– 1976/1999 Errege Dekretua, erradiodiagnostikoko kalitate-irizpideei buruzkoa.

19.3.– Kaudimen aitortuko erakundeen arauak eta gomendio teknikoak.

19.4.– Erradiodiagnostikoko kalitatea kontrolatzeko Espainiako protokoloa.

19.5.– Babes Erradiologikoko Programa.

20.– Dosimetria erradiodiagnostikoan:

20.1.– Magnitudeak eta unitateak.

20.2.– Erradiodiagnostikoan erabilitako erradiazio-detektagailuak.

20.3.– Sortaren ezaugarri nagusiak.

20.4.– Pazienteentzako dosien kalkulua: kalkulatzeko metodoak eta programak.

20.5.– Dosimetria dosi handiko prozedura konplexuetan.

20.6.– Erreferentzia-mailak.

e) Medikuntza Nuklearra:

21.– Medikuntza Nuklearrean erradiazio ionizatzaileen aplikazio diagnostikoen eta terapeutikoen oinarri fisiko eta klinikoak.

22.– Medikuntza Nuklearreko instalazioak:

22.1.– Medikuntza Nuklearreko instalazioen ezaugarriak.

22.2.– Aplikazio diagnostikoak eta terapeutikoak (terapia metabolikoa): erradionuklidoak, ezaugarri fisikoak, zinetikoak eta banaketakoak.

22.3.– Teknika dosimetrikoak, kontsiderazio erradiobiologikoak eta pazientearen maneiua.

22.4.– Instalazioen diseinua.

23.– Medikuntza Nuklearrari lotutako ekipamendua:

23.1.– Gammaganbera planarrak eta SPECT sistemak.

23.2.– Gamma eta beta kontagailuak.

23.3.– Ebakuntza barneko gongoil zentinelaren zundak.

23.4.– PET/CT.

23.5.– Aktibimetroak.

24.– Medikuntza Nuklearrean erabiltzen diren erradionukleidoak:

24.1.– Ezaugarri fisikoak.

24.2.– Erradionukleidoen erabilera klinikoak.

24.3.– Material erradiaktiboaren kudeaketa.

25.– Medikuntza Nuklearraren kalitatea bermatzeko programak:

25.1.– 1841/1997 Errege Dekretua, medikuntza nuklearraren kalitate-irizpideei buruzkoa.

25.2.– Kaudimen aitortuko erakundeen arauak eta gomendio teknikoak.

25.3.– Medikuntza Nuklearrean kalitatea kontrolatzeko Espainiako protokoloa.

26.– Pazientearentzako dosimetria Medikuntza Nuklearrean:

26.1.– Magnitudeak eta unitateak.

26.2.– Pazienteentzako dosien kalkulua aplikazio diagnostikoetan eta terapeutikoetan. MIRD eredua.

26.3.– Erreferentzia-mailak. Dosimetria klinikoa eta ohiko dosiak diagnostikoko prozedura estandarretan.

f) Babes erradiologikoa:

27.– Babes Erradiologikoko Sistema:

27.1.– Babes Erradiologikoaren printzipioak.

27.2.– Magnitudeak eta unitateak Babes Erradiologikoan.

27.3.– Erradiazioa detektatzea Babes Erradiologikoan: ekipoak, kalitate-kontrola, kalibratzeak eta egiaztatzeak.

27.4.– ALARA printzipioa. Justifikazioa eta optimizazioa.

27.5.– Dosi-mugatzeak eta erreferentzia-mailak.

28.– Legeria:

28.1.– Legeri orokorra:

– 1132/1990 Errege Dekretua, pazienteen babes erradiologikoaren oinarrizko neurriri buruzkoa.

– 815/2001 Errege Dekretua, pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzearen gaineko justifikazioari buruzkoa.

– 783/2001 Errege Dekretua, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioari buruzko araudia onartzen duena.

28.2.– Legeri espezifikoa:

– 1836/1999 Errege Dekretua, instalazio nuklear eta erradioaktiboei buruzko araudia onartzen duena, 35/2008 EDk aldatutakoa.

– 1085/2009 Errege Dekretua, RX aparatuak diagnostiko medikorako instalatzeari eta erabiltzeari buruzko araudia onartzen duena.

29.– Babes Erradiologikoaren aplikazioa esparru sanitarioan.

29.1.– Ebakuntza aurreko babes erradiologikoa:

– RXD, RT eta MN instalazioen diseinua.

– Blindajeak kalkulatzea.

29.2.– Ebakuntza barneko babes erradiologikoa:

– Eremuen eta langileen sailkapena. Zonaldeak seinaleztatzea.

– Langileen eta eremuaren zaintza dosimetrikoa. Zaintza medikoa.

– Jarduteko arauak.

– Instalazioak egiaztatzea.

– Hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

30.– Babes erradiologikoa egoera berezietan:

30.1.– Dosiak kalkulatzea ezustean eraginpean egoterakoan, sartzea eta kutsadura.

30.2.– Larrialdien kudeaketa. Larrialdi-simulazioak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Introduction to Health Physics Cember H. 3. edizioa. New York. Mcgraw-Hill. 1996.

2.– The Physics of Radiology Johns HE, Cunningham JR. 4. edizioa. Springfield (USA): Charles C. Thomas Pub. 1983.

3.– The Physics of Radiation Therapy. Khan FM. 2. edizioa. Baltimore (USA): Williams & Wilkins. 1994.

4.– Treatment Planning in Radiation Oncology. Khan FM. Roger A. Potish Lippincott Williams & Wilkins. 2000.

5.– Handbook of radiotherapy phusics: theory and practice. P Mayles, A. Nahum and JC Rosenwald. Taylor & Francis Group. 2007.

6.– Radiation Oncology Physics: A handbook for teachers and students. E.B. Podgorsak Editor, IAEA. 2005.

7.– Bases anatómicas del diagnóstico por imagen. P. Fleckenstein, J.Tranum-Jensen Harcourt, 3. edizioa. 2016ko maiatza. ISBN 9788491130000.

8.– Rayonnements ionisants. Effets de faibles doses. H. Vannarcke, L.Baugnent-Mahieu, J.P. Culot, P. Covaert, L. Holmstock.Ondraf. 1996.

9.– An Introduction to Radiobiology. A.H.W. Nias. Wiley. 2000.

10.– A categorial Course in Physics: Technology update an Quality Improvement of Diagnostic x-ray Imaging Equipment. Syllabus 1996. R.S.N.A. 1996.

11.– Radiation Instruments. Herman Cember. Medical Physics Publishing. 2001.

12.– Internal Radiation Dosimetry. Otto G. Raabe. Medical Physics Publishing. 1994.

13.– Applications of New Technology: External Dosimetry. Jack Higginbotham. Medical Physics Publishing. 1996.

14.– Filtros de imagen en Medicina Nuclear. By Rafael Puchal Añé. 2017.

15.– Tomografía en Medicina Nuclear. Mariana Levi de Cabreras. El Comité de instrumentación y garantía de calidad de Alasbimin. 1999.

16.– Small Field Dosimetry in Radiosurgery. Luis Núñez/Francisco Sánchez-Doblado. Dynarad. 1999.

17.– Total Body Irradiation prior to bone marrow transplantation. F. Sánchez-Doblado, U. Quast, R. Arrans, L. Errarquin, B. Sánchez-Nieto, J.A. Terrón.

18.– Principles of Radiological Physics. 2nd edition. Robin Wilks. Churchill Livingstones. 1997.

19.– The Physics of Radiotherapy X-rays from Linear Accelerators. Peter Metcalfe, Tomas Kron, Peter Hoban. Medical Physics Publishing. 1997.

20.– Medical Imaging Physics. 4th edition. William Hendee, E.Russell Retenour. Wiley-Liss Inc. 2002.

21.– The essential Physics of Medical Imaging. 2nd edition. Bushberg, Seibert, Leidholdt, Boone. Lippincott Williams & Wilkins. 2002.

22.– Introducción a la Imagen Radiográfica Médica. Robert J. Pizzutiello, John E. Cullimam. Kodak S.A. 2000.

23.– Physics for Diagnostic Radiology. 3rd edition. Dendy P., Heaton B. 2012. ISBN: 9781439896402.

24.– Manual de radiología para técnicos. 11. edizioa. Stewart C. Bushong. Elsevier España. Madril. 2017.

25.– Interventional Fluoroscopy. Stephen Balter. Wiley-Liss Inc. 2001.

Beste iturri bibliografiko batzuk:

26.– Fisika Medikoko Espainiako Elkartearen argitalpenak (SEFM).

27.– Babes Erradiologikoko Espainiako Elkartearen argitalpenak (SEPR).

28.– American Association on Physics Medical (AAPM) erakundearen argitalpenak.

29.– Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) argitalpenak.

30.– Babes Erradiologikoko Nazioarteko Batzordearen (ICRP) argitalpenak.

31.– Energia Atomikoko Nazioarteko Agentziaren (IAEA) argitalpenak.

32.– Unitate Erradiologikoetako Nazioarteko Batzordearen (ICRU) argitalpenak.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide sanitarioen antolamendurako arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf


Azterketa dokumentala