Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1487

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 25ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita linea elektriko hau aldatzeko proiektua: 132 kV-ko «Basauri TA-Gatika TA 1» linea elektrikoaren 18. euskarriaren handitzea, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, honako hauetan xedatutako ondorioetarako: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak–, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa.

Erref.: JCI/IFT.

Esp.: 48-AT-Y-2021-00108.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

– Kokapena: Bilboko udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 28.839,43 euro.

– Helburua: BI-3732 foru errepidearen bide-segurtasuna hobetzea. Horretarako, 132 kV-ko «Basauri TA-Gatika TA 1» linea elektrikoaren 19. euskarria kendu egingo da.

– Instalazioaren ezaugarriak: Daniel Pujol Martínez industria-ingeniariak 2022ko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek. Iragarki honen amaieran ematen da interesdunen zerrenda, dokumentazioa aztertzeko aukera dutelako sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2022ko martxoaren 25a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala