Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1485

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 2koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Hazinnova» 2022 laguntza programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea agintzen duena.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan industria eta enpresa arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasuneko bektore gisa honako hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.

Horrekin lotuta, SPRIk-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Euskadiko enpresetan berrikuntza txertatzea bultzatzeko hainbat ekintza garatzen du.

Dagoeneko abian dauden beste ekimen batzuen osagarri gisa, «Hazinnova» izeneko programa hau jarriko da abian. Horren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea teknologia arlokoa ez den berrikuntza sustatu ondoren irtenbideak identifikatuta eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuaren bidez horiek ezarrita.

Ondorioz, Laguntzen Programa hau produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan eta enpresa industrialetan berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da.

Bestalde, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, 48.5 artikuluan, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek finantzatutako erakunde guztiei agintzen die haien dirulaguntzako jarduera, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera moldatzea.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– «Hazinnova» 2022 Laguntza Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da ebazpen honetan.

Bigarrena.– «Hazinnova» 2022 programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENa

Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2022ko martxoaren 2a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA
HAZINNOVA 2022 LAGUNTZEN PROGRAMAKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Oro har Euskadiko enpresa-kolektiboak eta zehatzago bertako enpresa txikiek oraindik ere adierazle baxuak dituzte teknologikoa ez den berrikuntzaren erabilerari dagokionez. Hori dela eta, beharrezkoa da enpresen artean aholkularitza presentziala eta indibidualizatua bultzatzea lehiakortasuna areagotzea ahalbidetuko dieten tresnak erabiltzen laguntzeko.

Eta are gehiago ekonomia globalizatuaren testuinguruan, berrikuntza ekonomien lehiakortasunerako elementu estrategikoa dela eta gizartean eragin zabalak dituela kontuan hartuta. Horregatik, gaur egungo koiunturan, berrikuntza lortu ahal izateko funtsezkoak dira hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea eta mantentzea.

Berrikuntza prozesu edo emaitza teknikoa baino zerbait gehiago da. Izan ere, pertsonen eta gizarte osoaren sormena erakusten duen fenomeno soziala dela esan dezakegu. Gizarte baten eta enpresen gaitasun berritzaileak pausoz pauso eraikitzen dira. Ez dira inprobisatzen eta, ondorioz, ez dira imitatzeko edo kopiatzeko errazak.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, besteak beste, Euskadiko enpresetan berrikuntza bultzatzera zuzendutako jarduerez arduratzen da.

Dagoeneko abian dauden beste ekimen batzuen osagarri gisa, «Hazinnova» izeneko programa hau jarriko da abian. Horren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea teknologia arlokoa ez den berrikuntza sustatu ondoren irtenbideak identifikatuta eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuaren bidez horiek ezarrita.

Amaitzeko, ekimenaren helburua da enpresen sustapenean barneratutako eragile ugarien (kasu honetan, erakunde laguntzaile gisa Innobasquerekin) arteko elkarlana helburu duen bidean aurrera jarraitzea, baliabideak optimizatzeko eta enpresen egiturarekiko gertutasun handiagoa lortzeko. Era berean, aipatzekoa da 2022ko ekitaldirako onartutako erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan txertatua dagoela Programa hau.

1. artikulua.– Xedea.

Oinarri hauen araua da Euskadiko enpresan teknologikoa ez den berrikuntza bultzatzera zuzendutako espezietan egindako laguntzak arautzea. Laguntza horiek produktuan eta negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortuko dituzten mikroproiektuak eginda ematen dira eta inpaktu handia izaten dute eta enpresetan epe laburrera begirako emaitzak lortzen dituzte.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

1.– Dirulaguntzen Programa hau 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko, Dirulaguntzen Lege Orokorreko, 8.3 artikuluak xedatutako printzipioen mende dago.

2.– Laguntza horiek behar bezala jasotako laguntzak ondoz ondo aitortzeko prozeduraren arabera emango dira. Ondorioz, banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira oinarri hauetan zehaztutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unea kontuan hartuta.

3.– Programa hau aplikatzearen ondorioz emandako laguntzek garrantzi txikiagoko edo de minimis laguntza izaera dute. Ondorioz, 2013ko abenduaren 18an Batzordeak onartutako (EB) 1407/2013 Erregelamenduak xedatutakoaren mende egongo dira. Programa honen baitan emandako laguntzek itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izaera izango dute.

4.– Programa honen baitan emandako laguntzek espezietan eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izaera izango dute.

5.– Programa honen baitan emandako dirulaguntzak ez daude esportatutako kopuruei, banaketa-sare bat ezartzeari eta ustiatzeari, edo esportatzeko jarduerari lotutako beste gastu korronte batzuei zuzenean lotuta.

3. artikulua.– Baldintzak eta definizioak.

Programa honen helburuetarako, definizio hauek ezarri dira:

1.– Mikroproiektua: Elkarri lotuta eta koordinatuta dauden jardueren multzoa; mikroproiektu baten arrazoia da aurrekontu batek ezartzen dituen mugen, ezarritako kopuruen eta aurrez finkatutako denbora-tartearen barruan helburu espezifikoak lortzea. Mikroproiektuen kudeaketak ezagutzak, gaitasunak, tresnak eta teknikak proiektuaren eskakizunak asebete ahal izateko proiektu bateko jardueretan aplikatzean datza.

2.– Aholkularitzako enpresa espezializatua: programaren enpresa onuradunean mikroproietu bat ezartzeko beharrezko aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzeaz arduratuko den kanpoko aholkularitza-enpresa edo -profesionala. Lizitazioko prozesuan esleipenduna izan dena izango da.

3.– Lankidetza-akordioa eta Proiektuaren Memoria: laguntza eskatu duen enpresak eta Aholkularitza Enpresa Espezializatuak batera betetako dokumentua, SPRIk emandako formatuaren arabera. Bertan, bi alderdiek garatu beharreko mikroproiektuekin lotutako gaiak eta haien ezaugarri nagusiak zehaztuko dira.

4.– Itxiera-txostena: aholkularitza-enpresa espezializatuak egindako eta enpresa onuradunak balioztatutako deskargu-dokumentua da. Honako hauek zehaztu beharko dira bertan: identifikatutako erronka, hedatutako laneko plana (helburuak, kronograma, metodologia), bideratutako ekintzak, bilera-aktak eta ondorioak (lorpenak, gomendioak eta gorabeherak). Programak emandako formatuaren arabera.

5.– Azterketa: Kudeabide ekimenaren baitan, Azterketa enpresaren «Euskalit»en laguntzarekin egiten den kudeaketari buruzko Diagnostiko zehatza da. Azterketa oinarri hartuta, Kudeaketa Aurreratuko Eredua tresna gisa erabilita, erabakiak har daitezke. Azterketa horren emaitza gisa, Txosten batean jasotzen dira hobekuntza arloak eta indarguneak, enpresaren kudeaketak duen posizionamendu profila eta hartu beharko lukeen bideari buruzko gomendioak (informazio gehiago: www.kudeabide.com).

6.– 2A Proiektuak edo Proiektu Pilotuak: Kudeabide ekimenak enpresentzako ibilbide edo bide bat jasotzen du. Hiru elementu bereizgarri ditu. Bide horren lehenengo elementua Azterketa da. Azterketaren ondoren, enpresak Proiektu Pilotua (2A) eta/edo Finkatze Proiektua (2B) izenekoak egiteko aukera izango du. Proiektu Pilotuak (2A) honako hauek konbinatzen ditu: autoprestakuntza, prestakuntza-ekintza saioak eta kudeaketa aurreratuko metodologiak Azterketan identifikatutako kudeaketa arlo batean edo gehiagotan modu praktikoan aplikatzeko proiektua (informazio gehiago: www.kudeabide.com).

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– 2022an espezietan emandako laguntzak emateko Programa honen helburura bideratutako baliabideen kontratazioko balio zenbatetsia 2.760.000 euro artekoa izango da, eta baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasota dauden SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan helburu horietarako ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik eratorriko dira.

2.– Espezietan emandako baliabideek izaera mugatzailea dutenez, Programak laguntzak eskatzearen eta ematearen artean ahalik eta bizkortasun handiena egotea nahi du. Ondorioz, baliabideak modu ordenatuan esleituko dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.

3.– Programara bideratutako espezietan emandako baliabideak agortzeak Programa amaitzea eragingo du. Egoera horren berri emango du SPRIko Zuzendaritza Nagusiak ebazpenaren bidez eta bere webgunean (www.spri.eus). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.– Espezietan emandako laguntzen kontrataziorako balio zenbatetsia agortzen denean, ezingo da laguntza gehiago eman eta, arrazoi hori dela eta, espresuki uko egingo zaie aurkeztutako eta ebatzi gabe dauden eskaerei, eta ez dira onartuko errekurtsoak agortu ondoren aurkez daitezkeenak.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak eta baldintza hori lortzeko eskakizunak.

1.– Onuradun izateko erakunde eskatzaileek bete beharko dituzten baldintzak hauek dira:

a) Industria-jarduerak egitea, edo industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren gizartekoak eta komunikabideetakoak, logistika eta handizkako merkataritzakoak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izan beharko du inpaktua eta bertan egin beharko da mikroproiektua.

c)- Zerga arloko betebeharrak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiarekin lotutakoak eta/edo erakunde laguntzaileekin adostutakoak egunean izatea.

d)- Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergako dagokion epigrafean altan emanda egon behar dute.

e) Eskaera egiteko unean, gutxienez 5 langileko plantilla izatea.

2.– Erakunde onuradunek ezingo dute egoera hauetakoren batean sartuta egon:

Lehenengoa.– Laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo bertako sektore publikoarekin kontratatzeko debekua edo desgaikuntza ezarrita izatea. Kasu horretan, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legeak xedatutakoaren arabera sexu-arrazoiak eragindako diskriminazioagatiko desgaikuntza edo zigorra barne egongo da.

Bigarrena.– Barne-merkatuarekiko bateraezina eta legez kontrakoa den eta zintzilik dagoen laguntza aitortzen Europako Batzordeak aurrez emandako erabakia dela eta laguntzak berreskuratzeko aginduaren mende daudenak.

Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50. artikuluak eta 38/2003 Legeko 13. artikuluak xedatutakoa betez, onuradun izaera lortu ezin denean eta, artikulu horiekin lotuta, bereziki kasu hauetan:

a) Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango edo, hala badagokio, ordainduko da laguntza.

b) Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda.

Laugarrena.– 200.000 euro baino gehiagoko de minimis laguntzak jaso izana gehienez abian den ekitaldi ekonomikoak eta aurreko bi ekitaldiek osatzen duten aldi osoaren arabera zenbatuta. Gehieneko zenbateko hori 100.000 eurora gutxitzen da onuraduna errepide bidezko merkantzien garraio-lanak egiten dituen besteen konturako enpresa bada. Programako 7.1 artikuluan jasotako beste laguntza batzuekin metatutako arauak.

Bosgarrena.– Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak, 2007ko abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

Seigarrena.– Sektore hauetakoren batean jarduerak garatzea: (i) arrantza eta nekazaritza (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza-produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1.c) artikuluan aurrez ikusitako kasuetan.

3.– Onuradun izaeratik kanpo geratu dira dirulaguntzaren helburu den mikroproiektuaren esparruetan zerbitzuak (oinarri hauetan aurrez ikusitakoak) eskaintzen dituzten aholkularitza-enpresekin zuzenean edo zeharka loturaren bat (akzioen edo partaidetzen bidez) eta/edo haien gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasuna duten onuradunak.

4.– Laguntzen onuradun izateko eskakizunak laguntza-eskaerak aurkezten diren unetik emandako laguntzaren likidaziora arte bete beharko dira.

5.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak modu honetan egiaztatuko dira:

a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:

– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat dutela, zeinetan proiektuak eragina izango duen.

– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren epigrafe industrialean alta emanda daudela.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.

Dena den, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimena emateari. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiri positiboak eman beharko ditu.

b) Gainerako eskakizunak eskaera egiteko inprimaki elektronikoan txertatuta dagoen erantzunkizunpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko dira. Haren egiazkotasuna, egoki izanez gero, ikuskapeneko bisitan egiaztatu ahal izango da.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Espezietan emandako programa honetako laguntza ezaugarri hauek betetzen dituzten mikroproiektuak egiteko jasoko du enpresa onuradunak eta aholkularitza espezializatuan edo indibidualizatuan oinarrituko da:

1.– Negozioaren produktu eta/edo prozesuetan berrikuntza txikiak, inpaktu handikoak, sortu behar dituzte eta horiek enpresarentzat epe laburrera begira emaitzak eragin behar dituzte.

2.– Horiek egiteko kanpoko aholkularitza-enpresak izango duen iraupen-denbora eta gehieneko dedikazioa 90 egun naturalekoa eta in situ egindako 50 lan-ordukoa izango da ebazpena jasotzen den unetik zenbatzen hasita. Edonola ere, gauzatze-datak ezingo du 2023ko martxoaren 30ekoa baino geroagokoa izan.

3.– SPRIk deitutako lizitazio-helburua osatzen duten loteen arabera, dirulaguntza jaso dezaketen proiektuen tipologia barruan jasota egotea, gai edo arloen arabera multzokatuta; hau da, kasu honetan, teknologikoa ez den berrikuntzako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuen barruan, gai hauetan:

– Arlo Ekonomiko-Finantzarioan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza zerbitzuak, enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta kudeaketa estrategikoa hobetuko dituztenak, enpresaren errentagarritasuna kontrolatze aldera.

– Barneko Administrazio Prozesuen arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak, administrazio-zerbitzuak (eskarien kudeaketa, kobrantzak eta ordainketak, dokumentuen kudeaketa, bezeroen kudeaketa, erreklamazioen kudeaketa, berankortasuna eta abar) berriro diseinatzea ahalbidetuko dutenak, enpresaren eraginkortasuna hobetze aldera.

– Produkzio arloko berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza zerbitzuak, produkzio-prozesuak hobetzea ahalbidetuko dutenak, hala, enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna areagotzeko.

– Logistika arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak, hornidura- edo banaketa-katea hobetzea ahalbidetuko dutenak, hala, gastuak, ingurumenarekiko eragina eta entrega-epeak murrizteko, eta bezeroenganako zerbitzua hobetzeko.

– Pertsonen arloko berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak, enpresa baitan pertsonen konpromisoa eta motibazioa areagotzeko pertsonen kudeaketa hobetzea ahalbidetuko dutenak.

– Bezeroen arloko berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza zerbitzuak. Merkatu-kuota areagotzeko, bezeroen ezagutza, harrera, kaptazioa edo leialtzea hobetzea ahalbidetuko dutenak dira.

– Merkatu Berrien arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza zerbitzuak, enpresaren marketina egokitzea ahalbidetuko dutenak, hala, merkatu geografiko edo bezeroen segmentu berrietara iritsi ahal izateko.

– Produktuaren arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza zerbitzuak, honakoak ahalbidetuko dituztenak: (1) negozioaren bolumena areagotuko duten produktuak eta lotutako zerbitzuak eskuratzea (2) aurrez zituzten produktuak edo lotutako zerbitzuak nabarmen hobetzea, haien ezaugarriak aldatuta, erabilera aldatuta, bezeroaren esperientzia aldatuta, materialak ordezkatuta, diseinua moldatuta, ekodiseinua erabilita eta/edo ontziratzea aldatuta, negozio-bolumena edo salmenta-marjinak handitzeko (3) babes industriala ahalbidetuko duten soluzioak identifikatzea.

4.– Horiek ezartzeko aholkularitza-enpresa esleipendunarekin elkarlana bideratuko da dagokion lizitazio-prozesuaren ondoren laguntza eskatu den zerbitzu motarako.

5.– Proiektua gauzatzeko baldintza hauetara egokitzea:

– Enpresa eskatzaileari aholkularitza-enpresa espezializatua esleitu zaiola jakinarazten zaion unetik zenbatzen hasi eta gehienez zazpi egun naturaleko epean, eta bi enpresa horien artean proiektuaren beharrak identifikatu ahal izateko lehen harremanak izan ostean, enpresa eskatzaileak egin beharreko lanaren proiektu-memoria eta Lankidetza-akordioa aurkeztu beharko dizkio SPRIri.

– Enpresa eskatzaileak, esleitutako aholkularitza-enpresa espezializatuaren laguntzarekin, onartutako proiektua ezarriko du laguntza eman zaiola jakinarazten dion aldeko ebazpena jaso eta gehienez 90 egun naturaleko epean.

Aholkularitza banaka eta enpresa onuradunaren egoitzan edo, gorabehera partikularrek hala justifikatzen badute, modu telematikoan, eskainiko da.

7. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoak, SPRIk egindako lizitazioaren arabera, diruz lagun daitekeen proiektu-tipologia bakoitzaren esleipeneko prezio hauek izango ditu:

– Arlo Ekonomiko-Finantzarioan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.100 euro.

– Barneko Administrazio Prozesuen arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.800 euro.

– Produkzio arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.580 euro.

– Logistika arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.500 euro.

– Pertsonen arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.995 euro.

– Bezeroen arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.560 euro.

– Merkatu berrien arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.468 euro.

– Produktuaren arloan berrikuntza ez-teknologikorako soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.800 euro.

Enpresa bakoitzak, gehienez, deialdi honetan bi Hazinnova proiektu egin ahal izango ditu, eta ezingo dute diruz lagundutako jarduera-tipologia berekoak izan.

1.– Programa honetan aurrez ikusitako laguntzak ezingo dira helburu berarekin emandako beste laguntza batzuekin edo komunitateko finantzaketako beste modu batzuekin pilatu.

2.– Enpresek ezingo dute izan 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietan Innobideak edo Hazitek programen onuradun. Salbuespen bakarra izango dira Innobideak-Kudeabide Azterketa eta/edo Innobideak-Kudeabide 2A fasea edo proiektu Pilotuan soilik onuradun izan direnak.

3.– Programa hau aplikatuz emandako laguntzek garrantzi gutxiagoko laguntzen edo de minimis izaera dute.

4.– Erakunde onuradun batek jaso dezakeen de minimis guztizko laguntzak ezingo du 200.000 euro baino handiagoa izan, abian den ekitaldi ekonomikoak eta aurreko bi ekitaldiek osatzen duten aldi osoaren arabera zenbatuta. Onuraduna errepidez merkantzien garraioko lanak besteen kontura egiten dituen enpresa bat bada, gehieneko zenbateko hori 100.000 eurora gutxituko da (gainera, laguntza ezingo da erabili errepide bidezko merkantziak garraiatzeko ibilgailuak erosteko). Hori dela eta, ez da Programan aurrez ikusitako laguntzarik emango emandako laguntzak, onuradunak jaso izan ditzakeen beste de minimis laguntza batzuei gehituta, muga hori gainditzen duenean, laguntza horiek emandako administrazioa edo administrazioak edozein izanda ere.

5.– De minimis laguntzak emandakotzat hartuko dira enpresari laguntza jasotzeko eskubide legala aitortzen zaion unetik hasita.

8. artikulua.– Laguntza-eskaera.

1.– Aurrez ikusitako laguntzetarako sarbidea izateko baldintzak betetzen dituzten erakundeek SPRIren webgunean gaitutako Laguntza Eskaera formularioak bete beharko dituzte eta, horretarako, Innobasqueren laguntza jasoko dute.

2.– Likidazio-eskaera hori erakunde eskatzailea ordezkatzeko behar adina ahalmen duen pertsonak sinatu beharko du (onartutako sinadura elektroniko bidez). Aurkezte-data izango da SPRIren sistemetan dokumentazio osoa erregistratu deneko data.

3.– Laguntzaren eskaerak erakunde eskatzailea eta haren legezko ordezkaria eta erakunde baitan harremanak izateko pertsona identifikatzeko datuak, ezartzeko aukeratutako mikroproiektu mota, eta erantzukizunpeko adierazpena jaso beharko ditu. Bertan, honako hauek zehaztu beharko dira:

– Laguntza eskatu ahal izateko behar adina ahalorde indarrean duela.

– Erakundeko lege-ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

– Erakundearen izena, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta helbide-soziala.

– Laguntzaren eskaeran jasotako diruz lagundutako jarduerak egingo dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen jarduera ekonomikoko zentro bateko helbidea (gutxienez).

– Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.

– Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita Eusko Jaurlaritzarekin dauzkan betebeharretan ere, eta ez izatea iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI Taldeko ezein enpresarekin.

– Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

– Enpresaren neurria zehazteko datuak, enplegu kopuruaren arabera. Kopuru hori generoaren arabera banatuta zehaztu beharko da (gizonezkoak eta emakumezkoak).

– Ez egotea 5. artikuluko 2. atalean jasotako egoeraren batean. Oinarri hauetako erakunde onuradunak.

4.– Laguntza-eskaerak jasota du espedientea izapidetzeko edozein unetan zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin lotutakoak betetzean eskatzeko SPRIk espresuki izango duen baimena. Era berean, Jarduera Ekonomikoen Zergan enpresa zer epigrafetan altan emanda dagoen kontsultatzeko eta Erantzukizunpeko Adierazpenean zehaztutakoari dagokionez edozein dokumentazio edo egiaztagiri eskatzeko baimena izango du SPRIk.

5.– Laguntza-eskaerak jasota du Innobasquek izapidetutako eskaerak behar bezala kudeatu eta horien jarraipena egin ahal izateko egokitzat jotzen duen informazio guztia SPRIk Innobasqueri emateko duen baimena.

6.– Enpresa onuradunak baliagarritzat joko ditu laguntzaren eskaeran enpresak zehaztutako harremanetarako pertsonaren posta elektronikoko kontura SPRIk igorritako jakinarazpen guztiak. Programako onuradun gisa azaltzen den enpresari dagokiona bakarrik onartuko da harremanetarako posta elektronikoko kontu moduan.

7.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza -euskara edo gaztelania- ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz SPRIrekin izango dituzten harreman guztietan.

9. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2022ko abenduaren 1ean bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2022ko abenduaren 1eko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).

Laguntzaren eskaera eta aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioa diruz lagun daitekeen jarduera hasi aurretik aurkeztu beharko dira.

10. artikulua.– Ebaluazio- eta ebazpen-prozedura.

1.– Laguntza-eskaeren ebaluazioa eta ebazpena espedientea osatuta dagoen unean egingo da.

2.– Aurkeztutako laguntza-eskaerak onartzeko irizpide erabakigarriak 6 eta 7 artikuluetan jasota daudenak dira.

3.– Ebazpena SPRIko Zuzendaritza Nagusiak adostuko du zuzeneko esleipen-erregimenaren bidez, eta eskaeren ebazpena aurkeztu diren ordenaren arabera egingo da, oinarri hauek xedatutakoa betez dagozkion loteetan aurrez ikusitako balioa eskuragarri dagoen bitartean.

4.– Ebazteko epea. Dokumentazio osoa aurkezten den datatik hasita gehienez 30 egunetan ebazteko epea ezarri da. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

5.– Ebazpenen berri ematean jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza emango den, zein baldintzatan ematen den, proiekturako esleitutako aholkularitza-enpresa espezializatuaren identifikazioa eta zein epetan gauzatu behar den diruz lagunduko den jarduera; era berean, jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere adieraziko da.

6.– Ebazpena egiten denetik 10 egun balioduneko gehieneko epean eman eta jakinaraziko zaio erakunde eskatzaileari.

7.– Ebazpena SPRIren web-gunean eta EHAAn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.

11. artikulua.– Egiaztapeneko eta kontroleko jarduerak. Aurkezteko epea.

1.– 6.5 artikuluan xedatuta dagoen moduan hurrengo 10 egun naturaletan jarduera amaitzen denean, erakunde onuradunek, erakunde laguntzailearekin elkarlanean, laguntza justifikatu beharko dute SPRIren webgunean egokitutako dagokion likidazio-eskaeraren arabera.

2.– Likidazio-eskaera erakunde eskatzailea ordezkatzeko behar adina ahalmen duen pertsonak sinatu beharko du sinadura elektroniko bidez. Aurkezte-data izango da SPRIren sistemetan dokumentazio osoa erregistratu deneko data.

3.– Likidazio-eskaerak erakunde eskatzailearen eta haren legezko ordezkariaren identifikazio-datuak eta zerbitzu-prestazioaren balorazioa jaso beharko ditu.

4.– Likidazio-eskaerarekin batera, erakunde onuradunak eta zerbitzua eskaintzen espezializatutako aholkularitza-enpresak sinatutako itxiera-txostena aurkeztu beharko dira.

12. artikulua.– Laguntza-eskaerak eta/edo likidazio-eskaerak zuzentzea.

Laguntza- edo likidazio-eskaera baldintza guztietan beteta ez balego edo eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko ez balitz, SPRIk erakunde onuradunaren legezko ordezkariari falta dena konpondu edo derrigor aurkeztu beharreko dokumentuak eman ditzala eskatuko dio gehienez 10 egun naturaleko epean. Epe hori igaro eta erakunde onuradunak zuzenduko ez balu, SPRIk espedientea ezeztatu eta horren berri emango dio erakunde eskatzaileari.

13. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

1.– Oinarri hauetan jasotako araudiak xedatutakoa betez emandako laguntzen eraginetarako, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia erakunde laguntzaile izendatu da 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak eta 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2.– Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia funtzio hauez arduratuko da erakunde laguntzaile gisa:

a) Programaren dinamizazioa eta sustapena.

b) Eskaerak izapidetzeko prozesuan eskatzaileei laguntza ematea.

c) SPRIri laguntza ematea Programako onuradun izan daitezkeenen baldintzak betetzen diren aurrez egiaztatzean.

d) Programaren sustapen- eta dinamizazio-jarduera baloratzea eta jarraipeneko txostenak egitea.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Onuradunen betebeharrak dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 14. eta 46. Artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Ordenatzaileen Legeko Testu Bategina onartzen duen 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.2 artikuluak xedatutakoak, eta bereziki, honako hauek:

a) Emandako laguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hiru egun balioduneko epean, erakunde onuradunak ez badio SPRIren aurrean laguntzari espresuki uko egiten, onartuta geratu dela ulertuko da.

b) Emandako laguntza jarduera-plana garatzera bideratzea.

c) SPRIk beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRIk izendatutako langileek, bere edozein instalaziotan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela onartzea. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.

d) Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo eskumena duten beste kontrol-organo batzuei (Estatu zein komunitate mailakoak) laguntzen helburuaren fiskalizazio-funtzioak betetzeko garaian eska dezaketen edozein informazio ematea.

e) Laguntza emateko garaian kontuan hartutako edozein gorabehera aldatu dela jakinaraztea SPRIri.

f) Programa honen bidez emandako dirulaguntzaren jatorriari dagokion publikotasuna ematea.

g) Diruz lagundutako proiektua egiteko garaian sor daitezkeen dokumentu eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea.

15. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

1.– Laguntza emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

2.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute; luzapen horren ondorioz, gehienez, 1 hilabetez atzeratu ahal izango da proiektuak gauzatzeko epea (90 egun naturalekoa da epe hori eta inola ere ezingo du igaro 2023ko martxoaren 30eko gauzatze-data).

3.– Gauzatutako ekintzak laguntza-eskaeran eta aurkeztutako dokumentazio osagarrian jasotakoak izango dira, nahiz eta SPRIk aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatu baditu jarduerak amaitu aurretik eta Programa honen hasierako helburuak aldatzen ez badira.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Laguntza honekin lotuta itzuli beharra aitortuz gero, jasotako eta berriz itzuli beharreko zenbatekoa izango da SPRIk igorritako onarpen-ebazpenean jakinarazitako zerbitzua eskuratzeko prezioaren baliokidea den zenbatekoa. Gainera, dirulaguntzen legeriak xedatutakoa betez, dagokion berandutze-interesa eskatu ahal izango da.

2.– Edonola ere, artikulu honetan aurrez ikusitako eraginetarako ez-betetzea izango da honako hau:

a) Kanpoko enpresa espezializatuak aholkularitza-jarduera hasi izana eta erakunde onuradunari egotz dakizkiokeen kausak direla eta behar bezala ez garatzea.

b) SPRIren baimenik gabe, laguntzaren eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako jarduerak aldatzea. SPRIri ez jakinaraztea laguntza emateko garaian aztertutako baldintzak aldaraziko dituen proiektuaren gauzatzean gertatutako edozein aldaketa. Horrek, eragin hauetarako, ez-betetzea eragingo du. Aldaketak baimendu ahal izango dira, horiek SPRIri eskatu bazaizkio eta erakunde onuradunak justifikatu baditu (ahal den neurrian), proiektuan aplikatu aurretik, eta baldin eta Programaren helburu diren jardueren eta xedeen izaera hutsaltzen ez bada.

c) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

d) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

e) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

f) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

g) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 Artikuluan aurrez ikusitako kausak.

3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.

4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatuko da ez-betetze espedientea ireki ondoren eta, dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari, 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. tituluan (horren bidez arautzen dira EAEko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen araubide orokorra, bermeak eta itzulerak eta horren bidez ezartzen dira dirulaguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak) ezarritakoari jarriki, nahiz eta horrek ez duen eragotziko kasuan kasuko ekintza legalak abiaraztea eta dagozkion zigorrak ezartzea). SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.

5.– Halaber, gainfinantzaketa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 7.1 artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) dirulaguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzkoa.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

4.– Europako Batzordearen EB 1407/2013 Erregelamendua, abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO 2013 L 352/1).

5.– 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 1303/2013 Erregelamendua (EB), Eskualde Garapeneko Europako Funtsen inguruko xedapen arruntak ezartzen dituena, besteak beste.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Erakunde onuradunek programa honi buruzko sustapen-jarduera eta -argitalpen guztietan adierazi beharko dute SPRIren laguntza jaso dutela.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta izaera pertsonaleko datuen esparruan aplika daitezkeen gainontzeko araudietan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak dirulaguntzaren espedientea kudeatzeko tratatuko direla. Hala, datu pertsonalen tratamenduaren oinarri juridikoa SPRIren funtzio publikoa da, haren eraketa-estatutuetan ezarritakoari jarraiki, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia gisa.

Informazio hori enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei (ikus http://www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri) transmititu ahal izango zaie.

Interesa duen pertsona orok erabil ditzake bere datu pertsonalak babesten dituen araudiak ezarritako eskubideak SPRIren aurrean. Horretarako, idatzi helbide honetara: lopd@spri.eus. Bestela, jarri harremanetan SPRIko Datuak Babesteko Ordezkariarekin, helbide honetara idatzita: dpd@spri.eus.

SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo www.spri.eus/privacidad web-orrialdeko Pribatutasun-politikara.

Jakinarazten da datuak zaindu behar badira, Datuen Babeserako Euskal Agentzia izango dela horren arduraduna (www.avpd.euskadi.eus).

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana