Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2022ko martxoaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1401

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako 37/2012 espedientearen barruan Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak onartutako 4/2021 Ebazpena.

Ezin izan da aurrez aurre jakinarazi Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako 37/2012 espedientearen barruan Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak onartutako 4/2021 Ebazpena; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Ondorio horietarako, 10 egun balioduneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ebazpena jasotzeko, zeinak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan baitaude zure eskura (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 16a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala