Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2022ko martxoaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1397

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordio bat, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako akordioa lortu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordio bat (eranskina), Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak akordio hau egin du:

1.– Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 1., 10., 24. eta 73. artikuluen eta laugarren xedapen gehigarriaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Lurralde Politikako ministroa,

ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala