Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2022ko martxoaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1389

IRAGARKIA, ibilgailua dagoen lekutik eramateko errekerimendua jakinarazten duena.

Errekerimendu hori aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen den ibilgailua ibilgetu edo bide publikotik kendu zenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailua dagoen lekutik eraman behar da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbaten hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (Testu Bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluaren 1. ataleko a) letran eta atal horretako azken tartekian ere.

Bigarrena.– Jakinarazten dizugu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska daitekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailua eraman ezean, ibilgailuaren Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunak jakin dezaten, haientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.

Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

ELISA BIKANDI MARKAIDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala