Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2022ko martxoaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1386

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 10ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2021eko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko Hirigune laguntza-programa, COVID-19ari aurre egiteko.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren 13. artikuluak 5. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2021eko ekitaldiko onuradunen zerrenda, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera, zeina honekin batera doan eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi baitzaie. Agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko Hirigune laguntza-programa, COVID-19ari aurre egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 10a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala