Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2022ko martxoaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1384

AGINDUA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022. urtean arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte eta kultura alorreko jardueren eta horien zabalkundearen eskumenak, hala jasotzen baitu bere xedapenetan Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari eman zizkion Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, dirulaguntzak emango dira produkzio eszenikoa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko. Neurri horren bitartez, euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen.

Halaber, agindu hau sartuta dago Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, zeina Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu baitzen (2021eko uztailaren 15eko Aginduaren, 2021eko irailaren 13ko Aginduaren eta 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez aldatu zen), bai eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez onartutako 2022ko Dirulaguntzen Urteko Planean ere.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldian egiten edo hasten diren arte eszenikoen (antzerkia, dantza, zirkua) ekoizpen profesionalerako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

2.– Zirku-ikuskizunak antzerkiaren edo dantzaren eremuan aurkeztu ahal izango dira, ikuskizunaren ezaugarrien arabera.

2. artikulua.– Modalitateak, diziplinak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza hauetara 1.380.000 euro bideratuko dira guztira.

2.– Deialdi honetako laguntza-modalitateen arabera, 1.380.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da:

a) Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntzak, II. kapituluan ezarritako baldintzetan: 225.000 euro.

b) Produkzioak I egiteko laguntzak, III. kapituluan ezarritako baldintzetan: 175.000 euro.

c) Produkzioak II egiteko laguntzak, IV. kapituluan ezarritako baldintzetan: 280.000 euro.

d) Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak, V. kapituluan ezarritako baldintzetan: 700.000 euro.

3.– Deialdi honetan jasotako diziplina artistikoak kontuan hartuta, 1.380.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da:

a) Antzerki arloko laguntzak: 862.000 euro.

b) Dantza arloko laguntzak: 518.000 euro.

4.– Dagokion kapituluan zehaztuko da modalitatearen arabera diziplina bakoitzari dagozkion zenbatekoen banaketa.

5.– Modalitate bakoitzean diziplina bakoitzerako adierazitako zuzkidurak alde batera utzi gabe, eskabideak ez aurkezteagatik, baldintzak ez betetzeagatik edo aurkeztutako eskabideen kalitaterik ezagatik modalitateetako batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak gehikuntza-proposamena aurkeztuko dio Kulturako sailburuordeari, dagokion ebazpena eman dezan, betiere modalitate hartzailea oraindik ebatzi gabe badago. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Eskualdatuz gero, beste modalitateren batera bideratuko da, baina hasiera batean diziplina aldatu gabe. Diziplina osorako diru-kopurua ere agortzen ez bada, beste diziplinarako kopurua handitu ahal izango da. Bi kasuetan, lehentasun-hurrenkera honako hau izango da: zirkuitu hitzartua duten produkzioak egiteko laguntzak, produkzioak egiteko laguntzak II, produkzioak egiteko laguntzak I eta bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

1.– Agindu honetan modalitate bakoitzerako berariaz ezarritako beste edozein baldintza eragotzi gabe, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.

Pertsona fisiko edo erakunde batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 13ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.

2.– Gainera, pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezteko unean, alta emanda egon beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean: enpresa-jardueren ataleko 965 taldeko epigrafeak edo arte-jardueren 3. ataleko 01 atalean (antzerkiaren eta zirkuaren arloak) edo 02 atalean (dantzaren arloa) sartutako taldeak. Eta pertsona juridikoen kasuan, jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute xede sozial gisa.

3.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuradun izateko, eta, beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.

Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera. Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du egiaztapen hori egiteko baimena, eta, hala eginez gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak ez ekartzeko; horrela, Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu.

4.– Honako hauek ezin izango dituzte agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu:

a) Pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik badu, edo horretarako legezko debekuren bat badu, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

c) Dagokion deialdiaren aurreko bi ekitaldietan diruz lagundutako produkzio eszenikoen bi estreinaldi egin dituzten pertsonak edo erakundeak, edo aurreko lau urteetan hiru baino gehiago, bi urteko jarduera eszenikorako laguntzen pertsona edo erakunde onuradunen kasuan. Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, estreinaldiak 2019ko deialditik aurrera zenbatuko dira.

d) Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten erakunde eskatzaileek ezin izango dituzte eskuratu antzerki-produkzioetarako dirulaguntzak.

4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

1.– Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira, lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz, eta laguntzak esleituko dira, deialdiari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.

2.– Modalitate bakoitzera aurkeztutako proiektuen balorazioa bi fasetan egingo da, eta lehenengo fasean eman daitezkeen puntuen % 40 gutxienez lortzen duten eskabideak soilik igaroko dira bigarren fasera.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak:

– Aurrez aurre: eskabideak Zuzenean Zerbitzuan aurkeztuko dira, hitzordua eskatuta, honako helbide honetan sartuta: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean; EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak); edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organo, establezimendu eta bulegoetan.

– Bide elektronikoa: eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, artikulu honen 4. zenbakian adierazitako helbideen bidez, bai eta administrazio publikoen gainerako erregistro elektronikoetan ere, 39/2015 Legearen 16.4 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen bide hori erabiltzera prozedurako hurrengo izapideetan, eta edozein unetan alda daiteke.

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte irizpideak, aurretik aipatutako helbide elektronikoaren bidez.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko, jo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora:

– Hitzartutako zirkuitua duten Produkzioak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082114

– Produkzio eszenikoak I eta banaketa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082115

– Produkzio eszenikoak II eta banaketa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082116

– Bi urteko jarduera eszenikoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082117

Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

6.– Izapidetze elektronikoa aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen Erregistroan inskribatutako ordezkari baten bidez egin ahal izango da, honako helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

7.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute irizpidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatuari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

8.– Eskabideak aurkeztuak adierazten ditu berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak zehazten dituzten baldintzak.

6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskatzaileari buruzko dokumentazioa.

a) Pertsona fisikoen kasuan:

Eskabidea sinatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzeko agiria.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adierazi beharko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango inskripzio hori egiaztatzea.

Administrazio hori ez den beste erregistro batzuetan inskribatutako erakundeek egiaztatu beharko dute erakundearen legezko eraketa, izaera juridikoaren arabera, ordezkariaren nortasuna, eta ordezkaritza-ahalmen nahikoa dutela, honako hauen bidez:

– Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatu izanaren egiaztagiria ere.

– Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea, bai eta ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea ere.

2.– Aurkeztutako proiektuari buruzko dokumentazioa.

a) Garatu nahi den produkzio edo jarduera eszenikoaren proiektu osoa. Honako hauek aurkeztu beharko dira: proiektuaren azalpen-memoria, hala badagokio, obraren testuak, proposamen eszenografikoa, tratamendu dramaturgikoa, egiletzaren, koreografiaren, zuzendaritzaren, ekoizpenaren, eszenografiaren, argiztapenaren eta interpretazioaren arduradunen identifikazioa eta curriculuma.

b) Euskadi.eus-en eskuragarri dagoen laguntza-modalitate bakoitzari dagokion inprimakia, behar bezala beteta.

c) Egile-eskubideak dituela egiaztatzea.

d) Hitzartutako zirkuitua duten produkzioetarako laguntzen modalitatean, Sarearen antzokiekin hitzartutako funtzio bakoitzaren egiaztagiriak.

e) Koprodukzioko kontratuak, hala badagokio.

f) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.

3.– Aurkeztu beharreko dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira, baldin eta halakorik badago. Bestela, dokumentazioa, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

b) Aurkeztutako dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb-koa izango da.

c) Bideoak aurkezteko, web-helbide bat eman ahal izango da, dagokion dokumentuan kontsultatu ahal izateko.

7. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoa aplikatuz, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko da honako betebehar hauek betetzen direla:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

– Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, baldin eta haien helbidea edo egoitza soziala ez badago Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa adierazten dute, dirulaguntza emanez gero.

– Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak adierazten du egiazkoak direla eskabideko eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioko datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da laguntza horien arduraduna.

9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

1.– Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

2.– Pertsona juridikoek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, administrazio publikoek eskabidea elektronikoki aurkezteko eskatuko diote interesdunari. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

10. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aldez aurretik aztertzeko eta ondoren ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bakarra eratuko da, eta honako kide hauek izango ditu:

– Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

– Batzordekideak: 9 eta 12 kide artean, Kulturako sailburuordeak izendatuak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako arte eszenikoei lotutako programatzaileen eta ekoizleen artean eta agindu honen xede den arloko beste aditu batzuen artean.

2.– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da Balorazio Batzordeko idazkaria, zuzendariak izendatua. Besteak beste, idazkariari dagokio Balorazio Batzordearen jardueren legezkotasun formala eta materiala zaintzea. Ez da Balorazio Batzordeko kide izango, eta hitza izango du, baina botorik ez.

3.– Bi azpibatzorde eratuko dira, eta horietako batek antzerkiaren arloko proiektuak aztertu eta baloratuko ditu, eta besteak dantzaren arlokoak. Azpibatzorde horrek osoko bilkuran aurkeztuko dizkio proposamenak batzordeari, erabakiak har ditzan.

Batzordearen herenak hartuko du parte antzerki-batzordean. Beste heren bat dantza-batzordean eta azken herena bi batzordeetan. Azken horretan, kaleko eta zirkuko arteetako espezialisten parte-hartzea bermatuko da.

4.– Kultura sailburuordeak ebazpena emango du Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko eta, aldi berean, batzordea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Argitalpen hori eratu aurretik egingo da, interesdunek errekusatzeko eskubidea baliatu ahal izan dezaten, legez ezarritako kasuetan eta baldintzetan.

5.– Balorazio Batzordea eratzen denean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan ezarritakoa beteko da.

6.– Eskaera egiten duten pertsona edo erakunde guztiek izango dute aukera beren proiektua Batzordearen aurrean defendatzeko, hala eskatuz gero, euskadi.eus-en eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Proiektu bakoitzari ez zaio 15 minutu baino gehiago eskainiko.

7.– Prozeduretako bakoitzean, Balorazio Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideak aplikatuta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari, eta proposamen horretan jasoko ditu eman nahi dituen dirulaguntzak, onuradun izateko proposatutako pertsona edo erakundeen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, dirulaguntza ematea proposatzen den jarduera eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzea edo ez onartzea proposatzen direnak ere, hurrenez hurren ez onartzeko arrazoiak adierazita.

11. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea egiteko modua.

1.– Balorazio Batzordeak laguntza-modalitate bakoitzari dagokion proposamena egin ondoren, Kulturako sailburuordeak deialdi honetan modalitate bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzen ebazpenak emango ditu.

2.– Laguntza-modalitate bakoitzean hartzen den ebazpenak erabakiko du eskatutako dirulaguntzak eman edo, hala badagokio, ukatu egiten diren, eta, hala badagokio, pertsona edo erakunde onuradunaren nortasuna, diruz lagundutako jarduera eta emandako zenbatekoa adieraziko ditu.

Ukatutakoen kasuan, honako hauek jasoko ditu: pertsona edo erakunde eskatzailearen identitatea eta ukatzeko arrazoiak.

3.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4.– Ebazpen horietan ordezkoak sartu ahal izango dira, hautatutako pertsonek uko egiten badiote, onartzen ez badute edo deialdi honetan zehaztutako baldintzak betetzen ez badituzte. Egoera horietakoren bat gertatzen bada, ordezkoak jasoko duen laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izan denari ordaintzeke geratzen zaiona izango da.

5.– Erabakiak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik egindako jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

6.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta aurreko paragrafoan ezarritako argitalpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

7.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura. Prozedura laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntzarekin edo itzultzeko betebeharrarekin amaitzen bada, eta itzulketa ordaintzeko borondatezko epean egiten ez bada, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakartelako.

12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

2.– Hala ere, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu bera edo haren zati bat edo batzuk egiteko ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin, dirulaguntza izenduna izan edo musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte edo liburu eta literatura arloetako dirulaguntzen aginduen babesean emandako beste edozein laguntza izan.

Bateraezintasun hori ez da aplikatuko bi urteko jarduera eszenikorako laguntzen (agindu honen IV. kapituluan araututako laguntza-modalitatea) pertsona edo erakunde onuradunek urteko egonaldi-proiektuak aurkezten dituztenean titulartasun publikoko espazio eszenikoren batean, arte eszenikoak sustatzeko programetarako laguntzen deialdiaren modalitatean. Kasu horietan, laguntzak bateragarri egin ahal izango dira, baldin eta egoitza-programaren kostuak sustapen eszenikorako laguntzen modalitateari soilik egozten bazaizkio.

3.– Agindu honetan araututako modalitate bakoitzean, onuradun bakoitzeko proiektu bakarra lagundu ahal izango da diruz.

4.– Lau modalitateetako dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo erakundeek ezin izango dituzte jaso beste hiru modalitateetan araututako dirulaguntzak. Eskatzaile berak modalitate bakoitzean eskabideak aurkeztu baditu, kasuan kasu dagozkion laguntzak honako ordena honen arabera esleituko dira: bi urteko eszena-jarduerarako laguntzak, hitzartutako zirkuitua duten ekoizpenetarako laguntzak eta ekoizpenerako laguntzak.

5.– Aurreko paragrafoan adierazitako muga ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

a) Agindu honen 22. artikuluan jasotako koprodukzio publikoetarako laguntzak, gainerako modalitateekin bateragarriak izango direnak.

b) Bi dirulaguntzen baturak 60.000 euro gainditzen ez dituenean. Salbuespen hori hiru urtean behin bakarrik aplikatu ahal izango da, eta 3.4.d) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, estreinaldi bakar gisa kontabilizatuko da.

6.– II., III. eta IV. kapituluetako laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek elkarren segidako ekitaldietan jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta ez badituzte gainditzen agindu honen 3.4.d) artikuluan ezarritako mugak.

V. kapituluan araututako laguntzen pertsona edo erakunde onuradunak ezin izango dira aurkeztu modalitate horretako segidako deialdietan.

7.– Eskatzaileek ezin izango dute proiektu bera aurkeztu III. eta IV. kapituluetan jasotako modalitateetan. Hala eginez gero, lehenengo aurkeztutakoa baino ez da onartuko, sarrera-erregistroaren arabera.

13. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Aurkeztutako proiektuari buruzko edozein aldaketa idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, gehienez ere hilabeteko epean, onuradunak esleipen-ebazpena jasotzen duenetik hasita. Jakinarazpen hori jaso ondoren, aipatutako zuzendaritzak 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Epe horretan berariazko jakinarazpenik egiten ez bada, aldaketa onartutzat joko da, baldin eta dirulaguntzaren onuradun izateko arauak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

c) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen xedea fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoetan. Material hori euskaraz argitaratuko da, beste hizkuntza batzuen erabilerari kalterik egin gabe.

e) Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan ez badute, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat ireki beharko dute laguntza onartu aurretik, eta establezimendu horrek dirulaguntza likidatu arte iraungo du gutxienez.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako beste edozein betebehar.

14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Agindu honen kontura emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren % 50 diruz lagundutako jardueraren lanak hastean ordainduko da, pertsona edo erakunde onuradunak lan horiek noiz hasiko diren formalki eta berariaz jakinarazi ondoren.

b) Dirulaguntzaren bigarren % 40, betiere 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, emandako laguntzaren lehen zati gisa jasotako zenbatekoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da (% 50).

c) Gainerako % 10a, dirulaguntza justifikatu ondoren, hurrengo artikuluan adierazitako moduan.

2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta ordainketak, zergaren araudia aplikatuta legozkiekeenak. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.

3.– Pertsona edo erakunde onuraduna ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean.

15. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta kitapena.

1.– Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2023ko abenduaren 31 baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte pertsona edo erakunde onuradunek:

a) Dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria xehatua.

b) Diruz lagundutako obraren (edo obren) estreinaldia egin izanaren egiaztagiria, erakunde kontratatzaileak emandako ziurtagiriaren, kontratuaren edo txarteldegiaren bidez.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bidez, diruz lagundutako jardueraren exekuzioaren (gastuak eta diru-sarrerak) emaitza ekonomikoa, ahalik eta banakatuena, euskadi.eus-en eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

Diru-sarreren atalean, besteak beste, honako hauek sartu beharko dira:

– Pertsona edo erakunde onuradunaren behin betiko ekarpena.

– Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenak. Pertsona edo erakunde onuradunak ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso, horretarako egindako erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko da.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

d) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuen egiaztagiri guztien zerrenda sailkatua (nominak, fakturak, tiketak, ordainagiriak...), euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, laginketa-tekniken bidez, diruz lagundutako jardueraren guztizko zenbatekoari dagokionez egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak egiaztatuko ditu, dirulaguntzaren aplikazio egokiari buruzko arrazoizko ebidentzia lortu ahal izateko, eta hasieran aurkeztu ez dituen egiaztagiriak emateko eskatu ahal izango dio onuradunari.

Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko osoa estaltzen duten egiaztagiriak zuzendaritza horren esku jartzeko.

e) Katalogoen, programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsioen adibideak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela berariaz adierazita.

2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte justifikazioak:

– Aurrez aurre: eskabideak Zuzenean zerbitzuan aurkeztuko dira, aurrez hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan.

– Era berean, justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, lehen aipatutako helbide elektronikoan sartuta.

4.– Justifikazioak aurrez aurre zein elektronikoki izapidetzeko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, agindu honen 5. artikuluan adierazitako helbidean.

16. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo haren aldaketa posibleetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ez da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izango.

2.– Aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:

a) Produkzio-gastuak (modalitate guztietan).

– Autoreak.

– Interpreteak.

– Talde artistikoa eta teknikoa.

– Materialak (fabrikazioa, erosketa eta alokairuak).

– Komunikazioa.

– Bidaiak eta garraioak.

– Lokalak (gastu orokorretan sartuta daudenak ezin dira egotzi).

– Beste ekoizpen-gastu batzuk.

– Ekoizpenari egotz dakizkiokeen gastu orokorrak: egotzitako zeharkako kostuen guztizkoak ezin izango du diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren ehuneko 25 gainditu. Zeharkako kostuen barruan sartzen dira, batetik, onuradunak garatzen dituen hainbat jarduerari egotz dakizkiekeen aldagaiak, eta, bestetik, jarduera jakin bati egotz ezin dakizkiokeen arren, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren egitura-kostuak. Azken atal hori II., III. eta IV. kapituluetan araututako laguntzei bakarrik aplikatuko zaie.

b) Egitura-gastuak (V. kapituluan araututako modalitatean).

– Langileak.

– Lokalak.

– Telefonia, Internet eta informatika.

– Bidaiak, garraioak eta dietak.

– Gastu arrunta.

– Enpresako beste gastu orokor batzuk.

c) Beste jarduera batzuen gastuak (V. kapituluan araututako modalitatean).

– Bitartekaritza-jarduerak.

– Sentsibilizazio-jarduerak.

– Prestakuntza-jarduerak.

3.– Nolanahi ere, agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluarekin bat datozenak.

4.– Pertsona edo erakunde onuradunak zerga horren aitorpena egin behar badu, ezin izango da diruz lagundu BEZ kengarriaren zenbatekoa. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

17. artikulua.– Azpikontratazioa.

1.– Erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 75eraino, azpikontratu guztien prezioak batuta.

2.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, pertsona edo erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar adina erakunde, edo salbu eta gastua aurretiaz egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira), efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

3.– Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira sustatzaileak diruz lagundutako plana bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuak.

4.– Edonola ere, pertsona eta erakunde onuradunei eta kontratistei Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako mugak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie.

18. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publiko edo pribatutatik beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasotzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.

19. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein partez, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa, hala badagokio, ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez konplitzea.

2.– Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena).

II. KAPITULUA
HITZARTUTAKO ZIRKUITUA DUTEN PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK

20. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdi honen onuradun diren pertsona edo erakundeek 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo hasten dituzten produkzioetarako dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) 2022ko uztailaren 1aren ondoren eta 2023ko azaroaren 30a baino lehen estreinatzen diren produkzio-proiektuak izatea. Kalean programatuko diren ekoizpen proiektuak 2022ko maiatzaren 19tik aurrera estreinatu ahal izango dira.

b) Sarearen antzokiekin (Euskal Antzoki Sarea) hitzartutako bira bat aurkeztuko dute, sarearen antzokiren batean ekoizpena estreinatu eta hurrengo lau hilabeteetan egitekoa.

2.– Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

– Birarako ezarritako lau hilabeteko epean urteko azken astea eta lehenengo astea sartzen badira, 15 egun luzatuko da.

– Ikuskizuna uztailean edo abuztuan estreinatzen bada, birarako ezarritako epea abenduaren 31n amaituko da.

3.– Sarearen antzoki batekin hitzartutako funtzio bakoitza behar bezala egiaztatu beharko da kontratu, aurrekontratu, kontratu-promesa edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein betebehar-agiri bidez.

21. artikulua.– Dirulaguntza hauen zenbatekoak eta mugak.

1.– Hitzartutako zirkuitua duten produkzioetarako dirulaguntzen zenbatekoa 225.000 eurokoa da. 160.000 euro antzerkirako eta 65.000 euro dantzarako.

2.– Dirulaguntzak, gehienez ere, aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kanpo) % 50era irits daitezke.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

4.– Administrazio publikoetatik datozen dirulaguntzen gehieneko kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, laguntzaren xede den jardueraren kostuaren % 70.

5.– Hautatutako proiektu bakoitzari gehienez 60.000 euro emango zaizkio.

22. artikulua.– Koprodukzio publikoetarako laguntzak.

Modalitate honetako antzerki-arloko zuzkiduraren 60.000 euro erabiliko dira 20. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain honako hauek ere betetzen dituzten ekoizpen-proiektuak diruz laguntzeko:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko gutxienez bi antzokik parte hartzen duten koprodukzio publiko-pribatuko proiektuak izatea, ekoizpenaren aurrekontuaren % 50 gutxienez. Erakunde publiko ekoizlea ez da inola ere laguntza honen eskatzailea izango.

b) 120.000 euro-tik gorako aurrekontua duten koprodukzio-proiektuak badira.

23. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek aplikatuko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako lehen fasean:

A) Produkzio-proiektuaren balorazioa (35 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan produkzioan eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A2: Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da.

A5: Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

Produkzioaren honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan:

B1: Sustatutako balioen interesa.

B2: Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B3: Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B4: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (5 puntu).

Kontuan hartuko dira aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna.

2.– Balorazioaren bigarren fasean kontuan hartuko dira lehen fasea gainditu duten eskatzaileek aurkeztutako Sarea antzerki-sareko antzokietan hitzartutako emanaldi kopurua.

Sareako antzoki batekin hitzartutako eta behar bezala egiaztatutako emanaldi bakoitzeko puntu bat emango da.

Aurretik aipatutako irizpidea aplikatzerakoan, ez dira antzoki bakoitzeko 3 emanaldi baino gehiago konputatuko.

3.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena lantzeko, lortu dituzten puntuen arabera ordenatuko ditu proiektuak Balorazio Batzordeak.

4.– Balorazio-baremoaren arabera produkzioaren estreinalditik lau hilabetera egindako emanaldiengatik 12 puntu gutxienez lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

Gutxieneko puntuazio hori 9 puntukoa izango da honako kasuetan:

a) Produkzio-proiektuagatik ordaindu beharko ordainsariak 6.000 euroko zenbatekoa gainditzen dutenean.

b) Kalean soilik programatuko diren produkzio-proiektuak.

c) Dantza-produkzio proiektuak.

5.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, modalitaterako ezarritako zuzkidura ekonomikoa eskatutako dirulaguntzaren % 100 esleituz banatuko da. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntza ez bada egindako eskaeraren % 80 baino handiagoa, deialdiaren beste diziplina edo modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraikiz.

III. KAPITULUA
PRODUKZIO ESZENIKOETARAKO LAGUNTZAK I

24. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2022ko martxoaren 30aren ondoren eta 2023ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren eta baldintza hauetakoren bat betetzen duten produkzioetarako dira:

a) Izaera profesionaleko lehen proiektuak.

b) Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak.

c) Berariaz ikerketara eta esperimentaziora bideratutako obrak.

25. artikulua.– Laguntza hauen zenbatekoak eta mugak.

1.– Laguntzen zenbatekoa 175.000 eurokoa da. 75.000 euro antzerkirako eta 100.000 euro dantzarako.

2.– Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 25.000 eurotik gorakoa izango, ezta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere. 27. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpen elebidunen edo soilik euskarazkoen kasuan, ezarritako muga % 75ekoa da.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

4.– Administrazio publikoetatik datozen dirulaguntzen gehieneko kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, laguntzaren xede den jardueraren kostuaren % 70.

26. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak:

A) Produkzio-proiektuaren balorazio artistikoa (45 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, produkzioan eragina dutelako, haietako bakoitzean adierazten den pisu espezifikoa dutela:

A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A2: Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da.

A5: Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

B1: Sustatutako balioen interesa.

B2: Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B3: Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B4: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

1.2.– Lehenengo fasea gainditu duten proiektuei bigarren fasean aplikatu beharreko gainerako irizpideak.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).

C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).

C3: Banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).

D) Pertsonaren edo erakundearen ibilbidea baloratzea (gehienez 10 puntu).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

E1: Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E2: Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E3: Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

F) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

F1: Euskarazko bertsioa egotea (% 50).

F2: Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: Lortutako puntuazioa X100/90.

G) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

G1: Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

G2: Emakumeen % 40tik gorako presentzia produkzio-proiektuan inplikatutako pertsona guztien artean (% 40).

2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

27. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.

1.– Dirulaguntza merezi duten proiektuak hautatu ondoren, modalitate horretara bideratutako guztizko zenbatekotik 25.000 euro banatuko dira euskarazko bertsioko antzerki-ekoizpenak egiteko pizgarri gisa.

2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrei zuzendutako ikuskizuna ez izatea, eta proiektu bakoitzera bideratutako zenbatekoak ez dira inoiz 4.000 eurotik gorakoak izango Euskal Autonomia Erkidegoan estreinaldia euskaraz egiten bada lehenik, eta 2.000 eurotik gorakoak gaztelaniaz egiten bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin izango da sei hilabete baino gehiagoko eperik igaro, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.

3.– Nolanahi ere, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, betiere aurreko atalean eta 25. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

IV. KAPITULUA
PRODUKZIO ESZENIKOETAKO LAGUNTZAK II

28. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2022ko martxoaren 30aren ondoren eta 2023ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren produkzioetarako dira.

29. artikulua.– Laguntza hauen zenbatekoak eta mugak.

1.– Laguntzen zenbatekoa 280.000 eurokoa da. 160.000 euro antzerkirako eta 120.000 euro dantzarako.

2.– Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango, ez eta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 50etik gorakoa ere. 31. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpen elebidunen edo soilik euskarazkoen kasuan, ezarritako muga % 55ekoa da.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

4.– Administrazio publikoetatik datozen dirulaguntzen gehieneko kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, laguntzaren xede den jardueraren kostuaren % 70.

5.– Nolanahi ere, onuradun berak ezin izango ditu 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urteko epean, 2019ko deialditik zenbatzen hasita.

30. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak:

A) Produkzio-proiektuaren balorazio artistikoa (35 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, produkzioan eragina dutelako, haietako bakoitzean adierazten den pisu espezifikoa dutela:

A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A2: Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da.

A5: Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

B1: Sustatutako balioen interesa.

B2: Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B3: Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B4: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

1.2.– Lehenengo fasea gainditu duten proiektuei bigarren fasean aplikatu beharreko gainerako irizpideak.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).

C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).

C3: Banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).

D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

D1: Eskatzaileak egindako produkzio kopurua (% 13).

D2: Azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 13).

D3: Azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 13).

D4: Azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 13).

D5: Ibilbidearen balorazioa (% 48).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

E1: Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E2: Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E3: Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

F) Enpresaren antolakuntza-egitura (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

F1: Aurreko ekitaldiko salmenta-bolumena (% 60).

F2: Aurreko ekitaldiko langileria-gastuak (% 40).

G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

G1: Euskarazko bertsioa egotea (% 50).

G2: Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: Lortutako puntuazioa X100/90.

H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

H1: Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

H2: Emakumeen % 40tik gorako presentzia produkzio-proiektuan inplikatutako pertsona guztien artean (% 40).

2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren% 80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

31. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.

1.– Dirulaguntza merezi duten antzerki-proiektuak hautatu ondoren, modalitate horretara bideratutako guztizko zenbatekotik 50.000 euro banatuko dira euskarazko bertsioko ekoizpenak egiteko pizgarri gisa.

2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrei zuzendutako ikuskizuna ez izatea, eta proiektu bakoitzera bideratutako zenbatekoak ezingo dira inoiz 6.000 eurotik gorakoak izan Euskal Autonomia Erkidegoan estreinaldia euskaraz egiten bada lehenik, eta 3.000 eurotik gorakoak gaztelaniaz egiten bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin izango da sei hilabete baino gehiagoko eperik igaro, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.

3.– Nolanahi ere, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, betiere aurreko atalean eta 29. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

V. KAPITULUA
BI URTEKO JARDUERA ESZENIKORAKO LAGUNTZAK

32. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2022-2023 urteetan garatuko diren proiektu eszenikoetarako dira. Proposatutako planak honako hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

a) 2022-2023 urteetan estreinatuko den ekoizpena. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.

b) Birako plan bat, Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua zein kanpoko merkatua kontuan hartzen dituena.

2.– Erakunde eskatzaileak egiten dituen hedapen, prestakuntza, sentsibilizazio eta bitartekaritza-jarduera guztiak ere sartuko dira.

33. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, honako atal hauetan ezarritakoak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek:

a) Azken 10 urteetan arte eszenikoetako ikuskizunak sortu eta eszenaratzeko etengabeko jarduera egin dutenak.

Garatutako jarduera zenbatzeko, kontuan hartuko dira bat-egite- edo eraldaketa-prozesuen aurreko ibilbideak, baldin eta egitez edo zuzenbidez erakunde eskatzailea aurretik zegoen/zeuden jardueren segida bada.

b) Oinarrizko kudeaketa-, ekoizpen- eta banaketa-talde bat dute, gutxienez bi pertsonaz osatua.

34. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Bi urteko jarduera eszenikoetarako dirulaguntzen zenbatekoa 700.000 eurokoa da. 467.000 euro antzerki arlora bideratuko dira eta 233.000 euro dantza arlora.

2.– Dirulaguntzak, gehienez ere, aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren % 50era irits daitezke (zergak kanpo).

3.– Administrazio publikoetatik datozen dirulaguntzen gehieneko kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, laguntzaren xede den jardueraren kostuaren % 70.

4.– Hautatutako proiektu bakoitzari gehienez 120.000 euro emango zaizkio.

5.– Nolanahi ere, onuradun berak ezin izango ditu 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urteko epean, 2019ko deialditik zenbatzen hasita.

35. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak:

A) Bi urteko programaren balorazio artistikoa (18 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

A1: Programan sartutako produkzio-proiektuen zuzendaritza artistikoa eta interpreteak (% 30).

A2: Programan sartutako produkzio-proiektua (k) (testuak, espazio eszenikoak, berrikuntza) (% 30).

A3: sustapen- eta banaketa-plana (% 25).

A4: programaren koherentzia eta sendotasuna (% 15).

B) Proiektuaren interesa (5 puntu).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

B1: Sustatutako balioen interesa.

B2: Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B3: Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B4: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

B5: Prestakuntza-, sentsibilizazio- eta bitartekaritza-jarduerak.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

C) Pertsona edo erakunde eskatzaileak diruz lagundutako jardueren garapenean egindako ibilbidearen balorazioa (7 puntu).

1.2.– Lehenengo fasea gainditu duten proiektuei bigarren fasean aplikatu beharreko gainerako irizpideak.

D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (15 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

D1: Eskatzaileak egindako produkzio kopurua (% 25).

D2: Azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 25).

D3: Azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 25).

D4: Azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 25).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

E1: Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E2: Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E3: Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

F) Enpresaren antolakuntza-egitura (30 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

F1: Aurreko bi ekitaldietako salmenta-bolumena (% 60).

F2: Aurreko bi ekitaldietako langileria-gastuak (% 40).

G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

G1: Kontratagarriak diren produkzioek euskarazko bertsioa izatea (% 50).

G2: Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: Lortutako puntuazioa X100/90.

H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

H1: Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

H2: Emakumeen % 40tik gorako presentzia -proiektuan inplikatutako pertsona guztien artean (% 40).

2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren%80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalak.

1.– Datu pertsonalen tratamenduek baldintza hauek bete beharko dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio eskeari dagokienez, eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

2.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak onartutako II. eranskinekoekin (Segurtasun-neurriak), Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena–.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kultura sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako 2.5 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala