Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen Saltoka Koop. Elk. Txikiaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2021eko abenduaren 31n egin zen batzar orokor berezian aho batez erabaki zen Saltoka Koop. Elk. Txikia desegitea eta likidatzea, eta likidatzaileak aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren. Sozietate kooperatibo txikiaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Donostia, 2022ko martxoaren 2a.
Likidatzailea,
MERCEDES ESCAÑO MAESTRO.